Euskadi Madrilen aurretik kokatu da Britainia Handiko inbertsioen jomuga bezala

2015ko Urria 30,

spri_internacionalizacion_Camara de Comercio británica en España
Britainia Handiko Merkataritza Ganbera logoa.

Britainia Handiko Merkataritza Ganberak Espainian duen bulegoak txosten bat aurkeztu du astearte honetan Londresen, eta txosten horren arabera Euskadi da  inbertsio britainiarren lehen jomuga. El Correo egunkariak argitaratu duenez, azterlanak dio Euskadi dela inbertsio gehien jasotzen duen jomuga, azken bost urteetan egin diren zuzeneko inbertsioen %22 jaso dituelarik. Hala, Euskadik aurrea hartu dio Madrili, zeina bigarren postuan gelditu baita %20ko portzentajearekin.

Azterlanak dio Euskadik 2014an 617 milioi euroko inbertsio gordina jaso zuela Erresuma Batutik, Espainiak jaso zituen inbertsio guztien %37. Madrilek %34 jaso zuen, eta Valentziak %15. Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsio britainiarren jomuga garrantzitsuenak biltegiratze, edari eta handizkako merkataritzaren sektoreak izan ziren.

Erresuma Batua da Espainiako Estatuan gehien inbertitzen duen bost herrialdeetako bat. Termino absolutuetan, inbertsio britainiar metatua 63.000 milioi eurokoa izan da azken 11 urteetan, nahiz eta 2001 eta 2015. urteetan desinbertsioak egon diren.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke