Europako funts kudeatzaile batek Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroa erosi du

2016ko Urtarrila 20,

spri_internacionalizacion_zubiarte centro
Zubiarte merkataritza-zentroaren irudia.

Europako ActivumSG funts kudeatzaileak Bilboko hirigunean kokatutako Zubiarte merkataritza-zentroa erosi die Sonae Sierra funtsari eta CBRE RetailProperty enpresari. Konpainiek salerosketaren berri eman dute, baina ez dute zenbatekorik jakinarazi.

2004an inauguratutako zentroak 20.647 metro koadroko azalera gordin alokagarria dauka, 65 dendatan banatua, eta 757 garaje plaza ere bai.

Bilboko hiriguneko merkataritza-azalera handi bakarra da; “kokaleku paregabea du,  Guggenheim Museoa, Iberdrola bulego-dorrea eta Deustuko Unibertsitatea bezalako eraikin esanguratsuez inguratua”.

Bazkide saltzaileen esanetan, operazio hau aktiboak errotatzeko estrategiaren barruan sartzen da; zentroa erosi duen funts kudeatzaileak, berriz, “erosketa estrategikoa” dela adierazi du, “kalitate handiko aktiboa delako eta toki paregabean kokatua dagoelako, eros-ahalmen handiko eta turista fluxu altuko eskualde batean”.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke