Malaysiako OGA2015 Azoka: gas eta petrolioaren sektoreko mundu mailako erreferentzia

2015ko Ekaina 18,

spri_internacionalizacion_malasya
Malaysiako OGA2015 Azoka

SPRIk oraintsu bisitatu du OGA 2015, OIL & Gas sektoreko Malaysiako azoka garrantzitsuenetako bat. Azoka horretan erakusten dira petrolio eta gas ustiategietarako nahiz ingeniaritza petrokimikorako teknologian, ekipamenduetan eta makinetan egin diren azken aurrerapenak. OGA2015 azokan 50 herrialdetako 2.000 erakusle bildu dira, sektoreko garrantzitsuenak.

OGAk sektoreko 23.000 profesional elkartu ditu topaketan, mundu osotik iritsiak. Aipagarria da Europako enpresen presentzia handia, eta bereziki Malaysiako merkatuan sartu nahi duten euskal enpresena. Euskal enpresak hara joan dira lehen kontaktuak egitera eta Petronas-en homologazioa hartzeko behar dituzten “partner” potentzialak ebaluatzera.

Kuala Lumpur hirian egiten da azoka hau bi urterik behin, eta, beraz, hurrengo edizioa 2017ko uztailean egingo da. SPRIk Singapurren daukan ordezkariak informazioa eman dezake ekitaldi honetaz eta eremu geografiko horretan egiten ari diren beste jarduerei askori buruz.



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke