Errekak joint venture bat bultzatu du Ingalaterran

2015ko Martxoa 31,

imagen_spri_internacionalizacion

Ate automatikoetan espezializatuta dagoen Erreka konpainia gipuzkoarrak, nazioarteko estrategia bultzatzeko asmoz, Europako zenbait herrialdetan enpresa berriak sortzearen alde egin du, arrisku partekatuko sozietateen formularen bitartez.


Honela, egoitza Bergaran duen Erreka enpresak Erreka London deritzon joint venturea sortu berri du Ingalaterran, eta araubide berberaz finkatuko da Holandan. Kasu batean zein bestean, konpainia bere langileez baliatuko da.

Estrategia honen bidez, Errekak negozioa giltza eskurako proiektuetara birbideratu nahi du, Espainian aplikatzen duen bezeroekiko eta inbertsio produktiboekiko hurbiltasun-eredua beste herrialde batzuetara zabalduz, salmenta ondoko zerbitzu ona eskaintzeko asmoz.

Gaur egun, konpainiak % 25eko esportazio-kuota du, eta oraingo hedapen-prozesua amaitutakoan, salmenten % 50 kanpoko merkatuetan egitea lortu nahi du

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke