Erhardt-ek filial berria zabalduko du Asian aurten

2015ko Martxoa 26,

imagen_spri_internacionalizacion

Itsas garraioan espezializatuta dagoen Erhardt taldeak ordezkaritza-bulego bat zabaldu zuen Shanghain 2012ko azaroan nazioarteko merkatuetan zuen posizioa tinkatzeko asmoz, eta orain, Asiaren aldeko apustua indartzea erabaki du filial berri baten irekieraz.


Burdin-mineralaren, ikatzaren eta produktu siderurgikoen esportazioan eta inportazioan ibilbide luzea egina duen Bilboko Erhardt konpainiak izaera juridiko propioko enpresa berri bat sortuko du aurten Asian, baina oraindik ez da zehaztu non kokatuko den.

Eragiketa honek Erhardt Taldeak aurten egin beharreko inbertsioen zati handi bat hartuko du, konpainiaren urteko batzarrean, 2014an lortutako emaitzen balantzearekin batera, zabaldutako informazioaren arabera.

Aurreko ekitaldian, Erhardt-en fakturazioa bi digitu gehitu zen nazioarteko nahasmenduen gainetik, eta horrek konpainiaren marjina gordinak igotzen lagundu du. 2014an egindako inbertsio gehienek portu-terminalak izan dituzte ardatz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke