Enigmediak nazioarteko merkatuetan bere presentzia sustatu nahi du

2015ko Ekaina 05,

Enigmediak denbora errealean informazioren sistema zifratu bat garatzen du.

Irtenbide teknologikoen garapenean espezializatutako Enigmedia euskal konpainiak iragan urtean AEB, Brasil, Mexiko eta Kolonbiako merkatuetan hasitako nazioarteko zabalkunde estrategiari bultzada gogor bat ematea aurreikusten du.

Denbora errealean informazioren sistema zifratu bat garatzen duen enpresa donostiarrak bulego bat ireki zuen Silicon Valley-en eta ordezkaritza komertzial bat Madrilen.

2015 urte honetan, enpresak nazioarteko zabalkundea bultzatzea eta kanpoan salmentak sortzea gura du.

Enigmediak proposatzen duen komunikazio seguruen irtenbidea ez da aljebran oinarritzen baizik eta kaosaren teorian, berri samarra den matematiken esparruan eta arazo klasiko bati ikuspegi desberdin bat eskaintzen denean.

Enigmediaren garapenen atzean I+G esparruko inbertsio garrantzitsu bat dago. Egun, enpresako langileen %80 baino gehiagok esparru horretan lan egiten du.

Egun arte, konpainiaren produktuen salmenta estrategiak Business to Business (B2B)  kanalera jo du, bereziki instituzio esparruan eta banku-, segurtasun-, azpiegitura- eta energia- sektoreetako korporazio handietan.

Iturria: Estrategia Empresarial

Enigmedia App



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke