Enbridge kanadiarrak 103 megawatteko potentzia eolikoa kontratatu dio Gamesari

2015ko Abendua 02,

Spri_internacionalización_Gamesa
Gamesa 45 aerosorgailuen garraioaz, instalakuntzaz eta martxan jartzeaz arduratuko da

Gamesa euskal konpainiak, industria eolikoaren buru teknologikoak, Enbridge enpresa kanadiarrarekin kontratua sinatu du, AEBtan kokatutako parke eoliko bat 103 megawatteko potentziaz hornitzeko.

Akordioak, Virginia Mendebaldeko estatuan kokatutako New Greek barrutian potentzia instalatzea aurreikusten du eta horrek,  Gamesak Amerikako Estatu Batuetan duen estrategia komertzialaren aurrerapausoa suposatzen du.

Zehazki, euskal enpresa, G)/-2.1 MW eta 4 G90-2.0 MW aerosorgailuen garraioaz, instalakuntzaz eta martxan jartzeaz arduratuko da. Turbinen hornikuntza 2016ean zehar egingo da eta proiektua urte horren bukaeran martxan jartzea aurreikusita dago.

Gainera, konpainia, bost urtez operazio eta mantentze lanez arduratuko da ere.

Enbrige kanadiarra, energia hornitzaile nagusienetakoa izan da Iparramerikan eta ia 2.000 megawatteko energia berriztagarriko hornidura-zorroa du.

Urteko lehen bederatzi hilabeteetan, Gamesak saldutako potentzia guztiaren %11 AEBi saldutakoa izan da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke