DIPC-ek lankidetza zientifikorako hitzarmena lotu du japoniar zentro batekin

2015ko Iraila 02,

Spri_internacionalizacion_DIPC
Sinatutako lankidetza, bi entitateek egindako lehen kongresuaren testuinguruan lotu zen

International Physics Center (DIPC) euskal fundazioak eta Japonian egoitza duen Materialen Nano-arkitekturaren Nazioarteko MANA zentroak, lankidetza zientifikoa sustatu eta indartzeko helburua duen lankidetza hitzarmena izenpetu dute.

Iragan astean izenpetutako akordioak lankidetza bide berriak bultzatu eta bi zentroetako ikertzaileen arteko harremana sakondu nahi du, materialen zientzia esparruan proiektu berritzaileak garatzeko asmoz.

Aliantzak bereziki, profesionalen eta zientzia-teknika ezagupenen elkar trukatzea bultzatuko du, eta horrez gain, kongresu, mintegi eta bestelako ekintzak antolatzeko aukera bilatuko du.

Gipuzkoar hiriburuan sinatutako lankidetza, bi entitateek DIPC-ek Donostian duen egoitzan egindako lehen kongresuaren testuinguruan lotu zen. Sinposioan, japoniar zentrotik etorritako hamar bat ikertzailek parte hartu zuten, bata bertako ikertzaile talde batek ere. Bertan nano-egituren eta material funtzionalen esparruan jorratzen ari diren azken proiektuak aurkeztu ziren.

DIPC materialen fisikako, kondentsatutako materiaren fisikako eta nanozientziako funtsezko ikerkuntza zentroa da, eduki teoriko sendoa duena; bien bitartean, MANA (Tsukuba, Japonia) materialetako eta nanoteknologiako ikerketa zentro esperimentala da.

2007an sortua, Japoniako ikerkuntza zentro oneneko bat kontsideratzen da MANA, bai bere ikerketa eta emaitzengatik baita nazioartekotzeko ahaleginengatik eta gazte ikertzaileen heziketa programengatik ere.

Egun arte bi instituzioetako zientzialariek elektronika molekularraren inguruan burutu dituzten lankidetza puntualak hitzarmen honen jatorri izan dira.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke