Danobat-ek tren-ekipamendu baten salmenta itxi du Erresuma Batuan

2015ko Iraila 21,

Spri_internacionalizacion_DanobatGroup
Ekipamendua azken belaunaldiko teknologiaz diseinatuta dagoen makina erreminta da

Danobat group euskal konpainiaren tren sektoreko dibisioak akordio bat lortu du First Great Western operadore britainiarrarekin, datorren urtean trenbide-ekipamendu aurreratu bat entregatu eta instalatzeko.

Kontratuan, Danobat-ek fabrikatutako hobiko tandem-tornu baten horniketa ere aurreikusi da, konpainia britainiarrak Berkshire konderriko Reading hirian dituen tailerretarako.

Ekipamendua azken belaunaldiko teknologiaz diseinatuta dagoen makina erreminta da, tren-balaztako gurpilaren eta diskoen azal biratzaileen mantentze-lan zuzentzailea egitea xede duena.

Erabat automatizatuta dagoenez gero, ekipamendua konboiaren ardatza desmuntatu gabe erabili ahal izango da, eta atxikita daraman software intuitiboak goitik behera erraztuko ditu erabiltzailearen eginkizunak.

Euskal enpresak “urrats estrategikotzat” jo du proiektu hau, Erresuma Batuan abian duen hedapen komertziala finkatzeko, eta Danobaten nazioarteko merkatuetako interesei begira garrantzi handi-handikoa den merkatu honetako presentzia indartzeko.

Garapenaren erakuspena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke