Cikautxok lantegi produktibo bat instalatu du Errumanian

2016ko Martxoa 02,

SPRI_internacionalización_Cikautxo
Lantegi berria Cluj hiritik hurbil kokatuta dago, herrialdearen ipar-mendebaldean

Kautxuzko osagaietan espezializatuta dagoen Cikautxo enpresa bizkaitarrak lantegi produktibo berri bat irekiko du maiatzean, Errumanian, zortzi milioi euroko inbertsioa egin eta gero.

Instalazio berri horren bitartez, euskal konpainiak fluidoak eroateko produktuak fabrikatu nahi ditu automobilgintza sektorearentzat, Volkswagen eta Renault bezalako bezeroei zuzenduta.

Lantegi berria Cluj hiritik hurbil kokatuta dago, herrialdearen ipar-mendebaldean, eta 150 langile izango ditu. Ekipamendu honek, konpainiak Txekiar Errepublikan eta Eslovakian dituen instalazioekin bat egingo du, Europa erdialdeko eta ekitaldeko bezeroei horniketa egiten jarraitzeko.

Cikautxok Berriatun daukan jatorrizko lantegian, taldearen zerbitzu nagusiak daude, baina hauez gain, ekoizpen-lantegiak ditu Zaragozan, Txekiar Errepublikan eta Eslovakian. Horrekin batera, hainbat filial ditu Txinan, Indian, Mexikon eta AEBetan.

Gaur egun, taldeak 2.800 langile ditu, baina enplegu-kopuruak areagotzen jarraituko duela aurreikusi du, bereziki kualifikazio handiko lanpostuetan, 2.950 langile izan arte.

Taldeak 225 milioi euroko salmenta bateratuak lortu zituen iazko ekitaldi fiskalaren buruan, 2014an baino % 15 gehiago.

Konpainiak aurten % 15eko gorakada errepikatu eta 260 milioiko salmentak lortzea espero du.

 

Cikautxoren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke