CAFek 740 milioi euroko balioa duten kontratuak lortu ditu Erresuma Batuan

2016ko Urtarrila 26,

SPRI_internacionalización_CAF
Kontratuek, CAFen eskaera kopurua 5.500 milioi eurora handitzea suposatzen dute

CAF tren konpainiak, zenbait kontratu sinatu ditu Britaniako Arriva UK garraio operadorearekin, 740 milioi euroko bi tren flota fabrikatzeko; Sinatzeak, euskal enpresak orain arte Europan lotutako eskaera handiena suposatzen du.

Iragan astean Arriva UK eta Eversholt Rail Group finantza – enpresarekin lotutako kontratuek honako hauek ematea aurreikusten dituzte: 3 eta 4 kotxeetako 43 tren elektriko eta Civity produktu plataformako britaniar bertsioaren 2 eta 3 kotxeetako 55 tren diesel. Konboiak Ingalaterra iparraldeko Northern eskualderako izango dira.

Guztira eskaria hiri eta eskualde inguruko tren zerbitzuetarako 281 bidaiari-kotxekoa da.

Trenak hornitzeaz gain, akordioak floten euskarri tekniko eta logistikoaren zerbitzua ematea ere barne hartzen du.

Kontratu hauek CAFen eskaera kopurua, 5.500 milioi euro ingurura arte handitzea suposatzen dute.

Gipuzkoako enpresaren arabera, eskaera honek garrantzi estrategikoa du konpainiarentzako, izan ere merkatu ingelesa indartsua baita, datozen urteetan zenbait frankiziek euren flotak berrizteko asmoa baitute.

Kontratu hauek iragan urtean Londres eta Glasgow-Edinburgh arteko zerbitzua beteko duten eta 2018. urtean ematea aurreikusita dauden kotxeak hornitzeko, Caledonian Sleeper operadorearekin eta 200 milioi euroko balioa zuen sinatutako akordioari gehitu behar zaizkio.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke