CAFek 21 tranbia egingo ditu Luxtram enpresa belgikarrarentzat

2015ko Maiatza 19,

spri_internacionalizacion_caf tranvias_metros
CAF tranbiak

Luxtram-Luxenburgoko hiri garraioko konpainia publikoko administrazio kontseiluak 21 tranbia hornitzeko kontratua esleitu dio Gipuzkoako CAF enpresari. Astearte honetan hartutako erabaki hori nota tekniko eta finantza eskaintza onenean oinarritu da. Lehiaketan parte hartu zuten baita ere Alstom eta Stadler konpainiek.

Belgikako konpainiak komunikatu batean azaldu duenez, kontratua 83 milioi eurokoa da eta bere bitartez CAFek 450 lagun garraiatzeko moduko 21 tren hornitu beharko ditu. Esleipen horrekin CAFek nazioarteko bere eskaera-zorroa indartu du eta presentzia handiagoa lortu du Europako hirietan horrelako garraiobideetan. Euskal enpresak baditu une honetan zerbitzuan 230 tranbia Stockholm, Birmingham, Nantes, Besançon eta Zaragoza bezalako hirietan, eta Sydneyko tranbia proiektuaz ere arduratuko da.

Egoitza nagusia Beasainen (GiupzkoAN) daukan konpainia honek 2016ko lehen hiruhilekoan entregatu beharko du eskaera horren lehenengo unitatea, Luxenburgok 2017ko bigarren seihilekoan abian jarri ahal izan dezan bere tranbiaren lehenengo zatia (Luxexpo eta Pont Rouge artekoa). Luxtram enpresari “datozen asteetan” aurkeztuko zaizkio diseinuaren lehenengo elementuak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke