Bricomart enpresak biltegi bat irekiko du Sestaon, Babcock Wilcox zenaren lurretan

2016ko Otsaila 22,

spri_internacionalizacion_bricomart
Bricomart.

Bricomart multinazional frantsesak (Adeo taldearen barnean dago, Leroy Merlin bezala) Sestaoko lur pribatu batzuk (Carrefour zentroaren eta Choymo eta Lidl zentroen artean kokatua) aukeratu ditu Espainian izango duen 16. instalazioa eta Euskadiko lehenengoa irekitzeko. Oraingoz, 15 milioi euroko inbertsioa egingo du biltegi berria zabaltzeko. Babcock Wilcox fabrika historikoaren aztarnak dauden tokian eraikiko da pabilioia, alegia, Euskadi mailan langabezia-tasa handiena duen herrian (%23,2).

Enpresak ekainean inauguratu nahi du biltegia, eta asmoa du 2018rako beste bat irekitzeko Galdakaon, Euskadin hedatzen jarraitu nahi du eta. Hala, helburutzat du lurralde historiko bakoitzean gutxienez denda bat irekitzea.

Biltegi berrian brikolajerako eta bestelako lanetarako produktuak eta materialak salduko dira. Eraikuntzako eta erreformetako profesionalak izango ditu merkatu nitxo nagusia, baina partikular eta afizionatuei ere emango die zerbitzua.

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke