Bi funtsek SanJosé-López garraio enpresaren %100a erosi dute

2015ko Iraila 24,

spri_internacionalizacion_empresa sanjoselopez
SJL enpresa bulegoak.

Transporte XXI aldizkariak jakinarazi duenez, Espainiako Mediterránea Capital eta Tunisiako Africinvest (Uninvest zena) funtsak San José-López errepide bidezko garraio enpresa osoaren jabe egin dira konpainia sortu zuten familiei beren akzioak (%51) erosi ondoren.  Lehenago, SJL konpainia gipuzkoarrak San José-López Taldea xurgatu zuen bat-egite prozesu baten bidez.

Ez da jakinarazi salerosketaren zenbatekoa, baina bi urte igaro dira bi funtsak SJL enpresan sartu zirenetik, eta orduan akzioen %49 erosi zuten 16 milioitan, kapitalaren zabalkunde prozesu baten barruan. Inbertsio horrek berresten du jabe berrien interesa errepide bidezko garraio konpainia horretan. Afrika iparraldean hedatzeko planari eusteko asmoa dute, hori baita sozietatearen garapen ardatz nagusia. Eskualde horretan SJL Maghreb du bazkide bakarra, zeinak 50.000 metro koadro propio dituen Marokon.

SJL Taldeak berriki indartu du Magreben duen presentzia, Tunisian instalazio berriak martxan jarrita. Konpainiak 23.000 metro koadroko lursailak erosi zituen, eta bertan eraiki zuen 2.300 metro koadroko nabe bat.

Gainera, bikoiztu egin du Tanger-Med portuan kudeatzen duen biltegiaren azalera, 4.000 metro koadrora iritsi arte, alokairu erregimenean daukan 12.000 metro koadroko lursail batean. Era berean, autoentzako logistika-plataforma bat garatu du Tangerren, Renault-Nissan fabrikarekin lotuta. Konpainiak 106 milioi euroko negozio-zifrarekin itxi zuen 2014. urtea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke