ArcelorMittal enpresak altzairu mota berri bat egingo du Etxebarrin

2015ko Uztaila 02,

spri_internacional_arcelormittal
ArcelorMittal.

Arcelor Mittal multinazional siderurgikoak inbertsio plan handi bat egingo du urtearen amaieran Bizkaiko Etxebarriko fabrikan altzairu mota berri bat fabrikatzeko. Empresa XXI aldizkariaren arabera, altzairu honek ezaugarri mekaniko hobeak ditu eta gogorragoa eta iraunkorragoa da. Ezaugarri horiei esker, produktu paregabea da latazko ontzietarako tapa eta uztai irekierrazak egiteko.

Egingo diren inbertsio berriekin etengabeko suberaketa-labea aldatuko da eta, aldi berean, ekoizpen linearen modernizazio lanen hirugarren faseari ekingo zaio, labea kontrolatzen duten ekipoak berrituz.

Etxebarriko fabrikan egingo diren hobekuntzak Asturiasko Klusterra izeneko fabrika-multzoan egingo den 100 milioi euroko inbertsio planaren barruan sartzen dira, eta plan horren helburua da lata, burdinbideetako burdin-hagak, alanbre-burdina eta txapa lodia bezalako produktuak indartzea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke