Arantxa Tapia eta Maharashtrako lehen ministroa bildu dira Indian

2015ko Martxoa 24,

imagen_spri_internacionalizacion

Arantxa Tapia buru dela Indiara joandako euskal ordezkaritzak egiteko instituzionalagoak izango ditu bigarren egun honetan, atzoko jardunaldian Indian diharduten euskal enpresetako ordezkariekin Mumbain egon eta gero.


Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua Indiako herrialde industrialeneko agintari gorena den Maharashtrako lehen ministro Devendra Fadnavisekin bildu da. Agintari biek euskal enpresen eta Maharashtraren arteko lankidetza indartzeko formulak aztertu dituzte.

Maharashtra da Indiaren BPGri ekarpen handiena egiten dion herrialdea (% 14,6), industrializatuena denez, nagusiki, energiaren, automobilgintzaren, farmazia eta bioteknologiaren eta ehungintzaren sektoreetan eginiko apustuari esker.

Herrialdeak azpiegitura garatu samarrak eta elektrizitate-sare ona dituen arren, lehen ministroak, Arantxa Tapiaren esanetan, «interesa agertu du euskal enpresek gara ditzaketen esperientzia jakin batzuen aurrean, hirien urbanizazioa hobetzekoan gainean, hain zuzen».

Arantxa Tapiak bileratik irten ondoren azaldu duenaren arabera, Maharashtrako gobernuak bertan diharduten euskal enpresen kopurua handitzeko interesa agertu du, hala nola horiekin elkarlana sendotzekoa, manufakturaz eta energiaz gain, hiriei loturiko zerbitzuak hobetzeko aukerak eskaintzen dituztelako uraren kudeaketan, garraioan edo eraginkortasun energetikoan, kasu.

Bi gobernuek Indiako Mumbain kokatutako SPRIren bulegoa kudeatzeko arduradunen bidez elkarlan-jarduera zuzenagoen alde egiteko konpromisoa hartu dute. Halaber, Eusko Jaurlaritzak Euskadira etortzeko gonbidapena luzatu dio ministroari.

Euskal ordezkaritzak, bada, Maharashtrako Ekonomia eta Plangintzako ministro Sudhir Mugantiwar izango du solaskide gaur, eta enpresa-politikei eta euskal enpresak herrialde horretan lortzen ari diren kontratu berriei buruz jardungo dira.

Ondoren, sailburua eta bere taldea Mahindra taldeko eta Mahindra CIEko zuzendari nagusi Anand Mahindrarekin bilduko da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke