Angel Borja biologo donostiarra honoris causa doktore izendatu du Hull-eko Unibertsitateak

2015ko Uztaila 17,

Spri_Internacionalizacion_Investigador-AZTI-Honoris-Causa
Angel Borja, izendatzearen ekitaldian

Angel Borja biologo donostiarra Zientzietako honoris causa doktore izendatu du aste honetan Britania Handiko Hull-eko Unibertsitateak, itsasoaren ikerketaren esparruan egindako ekarpenegatik eta itsasoko uren egoera ebaluatzeko teknikak garatzeko lanetan izan duen nazioarteko oihartzunagatik.

Ikerkuntza ozeanografikoen eta elikagaien AZTI zentro espezializatuan lan egiten duen zientzialaria, britaniar unibertsitatearen arabera, “zientzialariek eztabaida publikoan nola parte hartu behar luketen erakusteko adibide bikaina da”.

Borjaren ibilbidea nabarmena da, itsasoari buruzko politika publikoei egindako ekarpenengatik eta ekosistema horri lotutako nazioarteko batzorde nagusietan izandako parte hartzeagatik.

Hull-eko unibertsitatearen arabera, biologoa “aitzindaria izan da itsasoko eta estuarioetako uraren ebaluazio integraleko teknikak garatzen” eta inbestidurarako arrazoien artean kostaldearen kudeaketa integratutako adierazleak garatzen eta haiek Europako direktibetan aplikatzen egindako lana aipatu ditu.

Zientzialaria gainera aldagai ozeano-meteorologikoen eta itsasoko baliabideen arteko erlazioa aztertzen duen ikertzaile nagusietako bat da.

Britania Handiko unibertsitateak gainera nabarmendu nahi ditu “zientzia hedatzen eta komunikatzen egindako ibilbidea eta mundu zientifikoan eta uraren mundiari lotutako politikan duen eragina”.

Borja Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) doktoratu zen biologian eta AZTI-n  Itsas Ingurumenaren Ingurumen Kudeaketako arloko ikertzaile kargua okupatzen du. 11 libururen egilea da, 300 ekarpen zientifiko  baino gehiago argitaratu ditu eta 20 bat artikulu idatzi ditu Hull-eko Unibertsitateko zientzialariekin batera.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke