70etik gora hizlari bilduko ditu INTERGUNE+ topaketak, merkatu berriak, nazioartekotzeko giltzarriak eta euskal enpresentzako negozio aukerak aztertzeko

2015ko Azaroa 02,




Kuba, Namibia eta Cabo Verdeko Enbaxadoreak, Kanada, Mexico, Iran, Polonia eta Kolonbiako erakunde publiko zein pribatuetako kideak eta euskal enpresetako hainbat ordezkari izango dira Nazioartekotzearen hitzordu honetan. Nazioarteko gatazkek nazioartekotzean duten eragina, Juncker Plana, lankidetza teknologikorako laguntzak, atzerriko filialen kudeaketa edo eta nazioarteko kokapenaren giltzarriak izango dira mintzagai, besteak beste, merkatu berriek eskaintzen dituzten negozio-aukerekin batera. Bilera-eremuan, SPRIren kanpo-sareko ordezkariak eta nazioartekotzeko gainerako eragileak egongo dira, aldez aurretik hitzordua eskatu duten enpresekin batzartzeko. 28 erakusketarik hartuko dute parte, azaroaren 23 eta 24ean BECen egingo den INTERGUNE+ Nazioartekotzearen hitzorduan. Topaketara joan nahi dutenek, www.spri.eus web gunean egin behar dute izen-ematea.

Datorren azaroan Nazioartekotzearekin hitzordua izango dute euskal enpresek, INTERGUNE+ topaketan, hilaren 23 eta 24an Bilbao Exhibition Centerren bilduko baitira nazioartekotzearekin lotura duten Euskadiko erakundeak, eragileak eta enpresak, baita atzerritik etorritako hainbat ordezkari ere.

Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak egingo du topaketaren inaugurazioa eta ondoren, munduko egoera ekonomikoari buruzko mahai-inguruak emango dio hasiera INTERGUNE+en hitzaldi eta jardunaldi sortari. Txina, Brasil, Grezia, Ekialde Ertaina edo eta Kuba izango dituzte mintzagai eta aztergai, besteak beste Javier Ormazabal (Ormazabal-Velatia), Andres Arizkorreta (CAF) eta Anton Praderak (CIE Automotive).

Mahai-ingurua bukatuta, saio paraleloak hasiko dira, horretarako egokitutako aretoetan:

–          Polonia, negozio eta inbertsio aukerak.

–          Kolonbia, euskal konponbideak hiriko garapen iraunkorrerako.

–          Nazioarteko Online Banka.

–          Nazioarteko IKTen azpiegitura hedatzea, fabrika kudeatzeko.

–          Nazioarteko kokapenaren giltzarriak: atzerritarrek nola aurkitzen gaituzte?

–          EBren eta Kanadaren arteko merkataritza libreko itunaren aurreikuspenak.

–          Iran, agertoki berria, uztaileko akordio historikoaren ostean.

–          Atzerriko filialen kudeaketa.

–          Onlineko denda baten nazioartekotzeko erronkaren gakoak.

–          Atzerriko inbertsioak Euskadira erakartzeko estrategia.

–          Eusko Ganberak eta Nazioartekotzea.

Bigarren egunean, azaroaren 24an berriz, Mexiko izango da protagonista nagusia, INTERGUNE+en aurtengo edizioaren herrialde gonbidatua baita. Inbertsiorako egokitzat hartzeko arrazoiak azaltzearekin batera, energia eta automobilgintza sektoreetan dauden aukerak aurkeztuko dira, baita bertan ezarritako euskal enpresen eskarmentua ere. SPRIko nazioartekotze saileko ordezkariez gain, Promexico eta CFE-Elektrizitate Batzorde Federaleko kideek, Pemex, BMW, DANA eta DHLko ordezkariek hartuko dute parte jardunaldian. Euskal enpresen esperientzia, Vicrila, Nextel eta Ur Globalen eskutik etorriko da.
Europar Batzordeak iaz aurkeztutako inbertsio plan handia, Juncker Plana izenarekin ezaguna egin dena, mintzagai izango da INTERGUNE+en, baita Nazioarteko Lankidetza Teknologikorako laguntzak eta programak ere. Hauekin batera, beste jardunaldi hauek beteko dute bigarren eguneko egitaraua:

–          Kuba, esparru ekonomiko berria.

–          Namibia, garapen bideak dagoen merkatu egonkorra Afrika hegoaldean.

–          Liderrak mundo mailako merkatu-hobietan: Euskadiren kasua.

–          Cabo Verde: Afrikan sartzeko plataforma.

–          Trenbide sektoreko enpresentzat aukerak merkatu multilateraletan.
70etik gora hizlarik hartuko dute parte Nazioartekotzeko hitzordu honetan, besteak beste, Kuba, Namibia eta Cabo Verdeko Enbaxadoreak, Kanada, Mexiko, Iran, Polonia eta Kolonbiako erakunde publiko zein pribatuetako kideak eta euskal erakundeetako eta enpresetako hainbat ordezkari.

INTERGUNE+ ekitaldira eta bertan eskaintzen diren hitzaldi edo eta jardunaldietara joan nahi duen edonork, www.spri.eus web gunean eman behar du izena aldez aurretik.

KANPO SAREArekin bilerak
INTERGUNE+en zutabe nagusia, SPRIren Kanpo Sarea izango da, 70 herrialde baino gehiagotan zabaldutako sarea. SPRIk atzerrian dituen ordezkari eta aholkulariak bertaratu egingo dira, bakoitzaren ardurapean dagoen herrialdeari buruzko informazioa enpresei helarazteko. Kanpo sareko ordezkariekin biltzeko interesa duten enpresek, aldez aurretik egin behar dute eskaera horretarako bereziki egindako web gunearen aplikazioan: www.spri.eus

SPRIren Kanpo Sareaz gain, nazioartekotzeko beste eragile batzuekin biltzeko aukera ere eskaintzen du INTERGUNE+ek, web gunearen bidez aldez aurretik eskaerak igorriz gero:
–          Multilateralak. Erreserbatu bakarkako bilera bat Emilio Bunge-rekin, Development Finance Internationaleko Managing zuzendariarekin intergune+ ekitaldian.

–          Enterprise Europe Network – EEN. Bakarkako bilerak Basque Enterprise Europe Network partzuergoarekin. Partzuergo horren barruan daude SPRI, Bilbo, Araba eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak, BEAZ eta Innobasque.

–          CDTI. Bakarkako bilerak CDTIko (Enpresa arloko I+G+b finantzatzeko Espainiako Agentziako) Cecilia Hernández eta Oscar Gonzalezekin.

–          Invest in the Basque Country. SPRIren Invest in Basque Country ekimeneko Marian Ibarrondo-rekin bakarkako bilerak.

Erakusketa eremua
INTERGUNE+ Nazioartekotze-foroa osatzeko, erakusketa eremu bat izango du ekitaldiak, non 28 erakusketarik, erakunde publiko zein pribatuk, euren nazioartekotze zerbitzuen berri emango duten. Bertan izango dira, besteak beste: BANKINTER, DHL, LUFTHANSA, FORU ALDUNDIAK, MERKATARITZA GANBARAK eta ADEGI.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke