SPRIk Puebla hirian (Mexiko) kokatzen lagundu dio MB Sistemas enpresari

2015ko Ekaina 18,

Lantegi baten instalazioak

Mondragon Korporazioan integratutako MB Sistemas S. Coop. automatizazio ingeniaritza bat da, metalezko azpi-multzoen mihiztadura instalazioak giltza eskuan fabrikatzen  dituena batez ere automozio, burdinbide eta energia sektoreetarako.

Enpresaren nazioartekotze estrategiaren baitan eta analisi prozesu sakon baten ostean, MB Sistemas enpresak filial bat jarri du Puebla hirian, Mexikon. Handik arreta eskainiko die NAFTA eremuan dauden premia handiei, zerbitzu integrala eta hurbila eskainiz eremu geografiko horretako mihiztadura arloko fabrika ugariei.

MB Sistemas-ek SPRIren laguntza izan du prozesu horretan, zeinak zonalde horretan dauzkan kontaktuak helarazi baitizkio enpresari eta Mexikoko balizko bezeroekiko bileren agenda kudeatu baitio. Ekintza horien osagarri aipatzekoak dira baita ere Mondragon Taldeak Mexikon duen Nazioarteko lurralde ordezkaritzaren bitartez eginikoak eta Mexikon instalatutako Korporazioko beste kooperatiba batzuek egin dituztenak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke