METAPOSTAko erabiltzaileek dokumentuak mugikorretik igo ahal izango dituzte app berriarekin

2014ko Azaroa 26,

imagen spri TEICS

METAPOSTAk mugikorrentzako aplikazioa eguneratu du, eta aldaketa asko dakar diseinua eta funtzionaltasunari dagokienez. 2011an aurkeztutako dokumentu gordailu elektroniko honek enpresa eta herritarren eskura jartzen du gune segurua interneten haien fakturak, ziurtagiriak eta gainontzeko dokumentu garrantzitsuak doan jaso eta gordetzako. Orain, zerbitzu honen erabiltzaileek mugikorretik ere kudeatu ahal izango dituzte oso erraz haien dokumentuak.


Aplikazioa Android, iOS eta Windows Phone sistema eragiledun dispositiboetan deskargatu daiteke doan.

METAPOSTAren erabiltzaileek aplikazio honetan aurreko bertsioan baino askoz funtzionaltasun gehiago topatuko dituzte, hala nola, dokumentuak beste aplikazioetara eramatea, postontzia pertsonalizatzea edo dokumentuak METAPOSTAko erabiltzaileekin partekatzeko aukera. Gainera, erabiltzaileek haien igorleak aukeratu ahal dituzte mugikorraren bidez: Iberdrola, EDP, Euskaltel

Funtzionaltasun berrien artean dokumentuak digitalizatzeko eta igotzeko aukera nabarmentzen da. Eginkizun berri honi esker edozein momentutan igo daitezke dokumentuak aplikazio beretik METAPOSTAra.

Digitalki gorde bermeak

Zenbat aldiz produktu baten bermea erabiltzeko beharra izan dugu baina ez dugu erosketa-ticketa topatu? Lehen eskuko produktu baten bermea, orokorrean, bi urtekoa da, baina bermearen dokumentua edo erosketa-ticketa denbora horretan zehar gordetzea zaila egiten zaigu beti, gainera, batzuk hondatzen dira.

METAPOSTAren app berriari esker, erabiltzaileek mugikorrarekin ticketaren kopia bat egin dezakete, eta momentuan METAPOSTAra igo bertan antolaturik eta leku seguruan bermea irauten duen denboran gordetzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke