Marketin programatikoa: big data-ren indarra aprobetxatuz

2017ko Martxoa 02,

Gráficos de análisis de datos.
Ikastaroan horrelako teknologien oinarriak eskainiko dira.

Martxoaren 7an tailer bat egingo da Donostian.

 

Marketin programatikoa big data-n, cookie-tan eta machine learning algoritmoetan oinarritutako teknologia bat da, zeinak publizitate pertsonalizatua sor baitezake denbora errealean. Tresna-multzo horrek sekulako iraultza ekarri du publizitatearen eta marketinaren mundura, zeren, bisitarien portaera aztertuz, posible baita kanpaina pertsonalizatuak egitea automatikoki.

 

Ekosistema digital berri horretan, marketinaz arduratzen diren pertsonek ongi ezagutu behar dituzte marketin programatikoko kanpainak inplementatzeko behar diren teknologiak eta estrategiak. Horregatik antolatu du SPRI Taldeak Marketina teknologiaren bidez eraldatuz tailerra. Lau orduko ikastaro bat da, non kontzeptu horren oinarriak azalduko baitira, hobeto ulertzeko erabil daitezkeen teknologia eta tresnak eta eskaintzen dituzten aukerak.

 

Tailer hori beraizik zuzentzen zaie komunikazio eta publizitate sailetako eta arlo digitaleko arduradunei, bai eta onlineko kanpaina-kudeatzaileei. Jardunaldian zehar, parte-hartzaileek marketin digitaleko ekosistemaren funtzionamendua ikasiko dute, ondoko hauek ere barne direlarik: Adservers, Trading Desks, AdExchange, DSP eta SSP. Orobat irakatsiko zaizkie big dataren eta datuen analitikaren teknologien funtzionamendua ulertzeko behar diren ezagutzak eta ezagutzera emango zaizkie emaitzak neurtzeko tresnak. Tailerra amaitzean, helburua da parte-hartzaileek behar dituzten oinarri teoriko eta praktikoak izan ditzatela marketin programatikoa sartzeko beren estrategia digitaletan.

 

Marketina teknologiaren bidez eraldatuz – Marketin programatikoa ikastaroaren hurrengo edizioa martxoaren 7an egingo da Donostian, Miramon Enpresa Digitalaren koordinaziopean. Tailerrak 30 euroko kostua du, eta Hispavista enpresako Miren Eloseguik emango du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke