Negozio berriak Interneten pentzutan.

2014ko Maiatza 22,


–  Elikagaien kaloriak erakusten dituzten sardexkak, kirol zaleen erreakzioa neurtzen duten animazioko bufandak edo etxea mugikorretik kontrolatzen duten alarma sistemak, horra Gauzen Interneti buruzko jardunaldi batean erakutsi diren negozio berri batzuk.

–  Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzako zuzendari Aitor Urzelaik jardunaldi horretan jakinarazi du IKTak sustatzeko laguntza programa berriak egongo direla eta hazten ari diren enpresetan zentratuko direla.


spri-TICS-innovacion

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Auditorioa.

Bizkaiko Teknologi Parkean gauzen Interneti buruz ostegun honetan egin den jardunaldian adierazi den bezala, Internetek konta ezin ahala negozio nitxo berri sortu ditu eta aukerak ere konta ezin ahalakoak dira. Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak antolatu du eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRI-Eusko Jaurlaritzako Enpresa Agentziaren bidez babestu du jardunaldi hori. Elikagaien kaloriak erakusten dituzten sardexkak, elikagai bati alergia diogun adierazten diguten gailuak, futbol zale batek partidu batean duen erreakzioa momentuan neurtzen duten animazioko bufandak edo seme-alabek bazkaldu duten jakinarazten dizuten alarma sistemak.

Eusko Jaurlaritzak lehentasunezkotzat jotzen du teknologia berriak hedatzea aberastasun gehiago sortzeko. “Gure lehentasuna da IKTei ahalik eta probetxu handiena ateratzea gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko” esan du Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendari Aitor Urzelaik jardunaldian. Urzelaik jakinarazi du aldatu egingo direla enpresa berrientzako laguntzak eta arreta berezia eskainiko zaiela hazten ari direnei. “Hazten ari diren enpresak identifikatzen eta zerrenda batean sartzen ari gara, gero aztertzeko zein sektore edo enpresa tipologiatan izan dezaketen erabilgarritasun gehien eta zein laguntza eman dakien”.

Alfonso Santosek, datuak ematen dituzten sentsoreetan espezializatutako Cisco enpresako zuzendaritza-karguak, argi nabarmendu du Gauzen Internet jada “errealitatea bat dela industrian baliabideak optimizatzeko eta azken buruko bezeroak gure prozesuetan txertatu eta negozio ildo berriak sortzeko, eta baita ere esparru publikoan, hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko”. Santosek baieztatu du datuen antzinako eredua “ez dela baliozkoa” eta bere konpainiaren helburua dela “komunikazio sareak gailuetara hurbiltzea, sare horiek interpretatzea eta denbora errealeko erabakiak hartzea”.
Ivan Rejónek, Ericsson enpresako Estrategia eta Marketineko zuzendariak, Gauzen Internet bidez sortutako hainbat produktu erakutsi ditu, hala nola elikagaien kaloriak erakusten dizkiguten sardexkak, makina paketatzaileetan txipak sartzen dituzten uzta-makinak, gorputzeko elektrizitatearen bidez elikagai bati alergiarik diozun esaten dizuten mugikorrak. Eta Indiako botikari baten adibidea jarri du, zeinak hilean hiru euro irabaztetik, banda zabalari esker, “300 euro irabaztera igaro baita eta 60 lagun enplegatzen baititu”.

Symplio enpresaren fundatzaile Iñaki Vázquezek bere produktua aurkeztu du: kirol ikuskizun bateko ikusleen erreakzioa denbora errealean neurtzen duen animazioko bufanda. “Hala, ikuskizunaren babesleak bere publizitatearen itzulerari buruzko informazioa jasotzen du. Animazioa neurtzen dugu”.
Natividad Garcíak, etxeko domotikan espezializatutako Domoalert enpresako lehen exekutiboak, adierazi du bere negozio ereduak “ez lukeela funtzionatu izango Samartphoneak ez balira masiboki zabaldu”. Domoalert-ek etxea mugikor bidez kontrolatzen duten alarma sistemak ezartzen ditu, hala, esaterako, aukera ematen dizu momentuan jakiteko etxean dauden pertsona nagusiek hartu duten beren botika. “Baita ere jakin dezakezu seme-alabek bazkaldu duten, eta merezi du horren truke ordaintzea”.

Jardunaldian banda zabalaren hedapen masiboaren beste alderdi batez ere hitz egin da: hiritarren pribatutasuna. Datuen Babeserako Euskal Agentziako Pedro Alberto Gonzálezek aipatu du negozio nitxo berri horiek kontuan hartu behar dituztela pribatutasuna eta segurtasuna, eta “prebentiboa izan behar du ez zuzentzailea. Kontua ez da pribatutasun gehiago baina prestazio gutxiago eskaintzea, baizik eta pribatutasun eta zerbitzu hobea ematea”.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke