Arabar enpresaburu aitzindariek erantzuten dute.

2014ko Ekaina 02,


imagen jornada sea - parque tecnológico alava


imagen-ponentes-coloquio
Informazio guztia.

Diskurtso formalik gabe, elkarrizketak, lan-gosariak izango dira

Giro atseginean, enpresa batzuetako hiru nagusik elkarrizketa ireki bat hasiko dute, eta enpresaren arlo estrategikoei buruzko alderdirik berritsuenen, enpresako talentuak duen boterearen, merkatu berrietara irteteko abenturaren, berrikuntzaren edo kanal berrien ezagutzaren inguruan arituko dira.

Halaber, zenbait gai giltzarriri erantzungo diete, ondokoei, besteak beste:

•Araba inbertitzeko probintzia erakargarria da?
•Gizarteak badaki zein diren gure enpresen arazoak?
•Nola gustatuko litzaiguke enpresako lan-harremanak izatea?
•Enplegua mantendu eta sortzeko gai izango gara?
•Ulertzeko negoziatu, edo negoziatzeko elkarri ulertu.
•Badago arrakasta-eredurik?

Elkarrizketa amaituta, bertaratuek eztabaida irekian parte hartu ahal izango dute.

Moderatzaile ezin hobea.

Ignacio Marco-Gardoqui

Ignacio Marco-Gardoqui

Idazle eta Vocento Taldeko ekonomia-iruzkingile, Deustuko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluko kide eta TUBACEX, Schneider Electric España, Viscofan, Minersa eta ¬Iberdrola Ingeniería y Construcción enpresetako aholkularia da. Tubacex Taylor Accesorios (Grupo TUBACEXI enpresako zuzendari komertziala, SPRIko idazkari nagusia eta EVEko zuzendari nagusia izan da. Gainera, Morgan Stanleyko zuzendari exekutiboa, La Caixa Banku Pribatuko zuzendaria eta Deustuko Unibertsitate Komertzialeko irakasle izan da.

LAGUNTZAILEAK:

logotipos-joranda SEA-Parque tecnológico Alava

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke