Lazpiurrek bere ezagutza Txinara esportatuko du

2017ko Urtarrila 04,

Lazpiur cy-time
Cy-Timeko langileek berriki Lazpiurrek Bergaran duen egoitzara bidaiatu dute

Cy-Time asiar konpainiak, euskal enpresak diseinatutako dimentsio-kontroleko makina bat fabrikatuko du

 

Makineria eta forjaketarako tresneriarako Lazpiur gipuzkoar konpainiak akordioa sinatu du Cy-Time enpresarekin, Txinan bere banatzaile denarekin, azken honek asiar herrialdean, euskal enpresak diseinatutako BEGItech ECD makina fabrika dezan.

 

BEGItech ECD laborategietan instalatzeko dimentsio- kontroleko ekipo bat da. Makina honek, fabrikazio prozesu baten lehen sorten azterketa sakon bat egiteko aukera ematen du, lehen serieak egiaztatuz. Gailuak, bereizmen handiko ikusmen- sistema bat erabiltzen du, pieza desberdinen dimentsioak antzemateko.

 

Akordioa, Lazpiurrek egindako merkatu azterketa baten ostean ixten da eta horren arabera, makinek “salmenta ahalmen handi bat dute txinatar merkatuan, batik bat, automobilgintza eta aeronautika sektoreentzako finkapen elementuen fabrikatzaileen artean”, euskal enpresak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala.

  

Cy-Timeko langileek berriki Lazpiurrek Bergaran duen egoitzara bidaiatu dute, makina fabrikatzeko eta saldu osteko zerbitzurako beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzeko formakuntzarekin hasteko.

 

Kontratu honek bat egiten du iragan hilabetean euskal enpresak iragarritako albistearekin, zeinen arabera, Cy-Time, Lazpiurrek Txinan dituen makina txertatzaile eta elektronikoentzako zerbitzu komertzial eta laguntza zerbitzuen enpresa arduradun bihurtzen zelarik.

Lazpiur-en aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke