I+G-ko inbertsio lehentasunak jakinarazi zaizkie euskal enpresei (Euskadiko RIS3)

2014ko Ekaina 12,


Eusko Jaurlaritza hasi zaie azaltzen euskal enpresei zeintzuk diren espezializazio lehentasunak I+G-ko inbertsio publikoaren zati handi bat jasoko duten zenbait esparrutan. Dela klusterren bidez edo bestelako eragile ekonomiko nahiz enpresen bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk hainbat aurkezpen egingo dituzte azaltzeko zein den Euskadirako espezializazio adimenduneko RIS3 estrategia eta hura burutzeko finkatu diren hiru metalehentasunak: Manufaktura Aurreratua, Energia, eta Osasunerako mikro-bio-nano Konbergentzia.

Espezializazio adimenduna Europako Batzordearen estrategia bat da, estrategia horren bidez, eskualde bakoitzak ardatz gisa har ditzan inbertsio esparru batzuk, zeintzuetan eskualde bakoitza lehiakorrena baita eta arrakastarako aukera handienak baititu. Estrategia horrek lankidetza publiko/pribatuaren emaitza izan behar du eta ez da espezializazio purua bultzatu behar,  baizik “espezializazio dibertsifikatua”. Helburu nagusia  da eredu ekonomiko berri bat lortzea, eskualde bakoitzeko enpresa-sarearen berezitasuna indartu eta azpimarratuko duen eraldaketa, testuinguru guztien aniztasuna errespetatuz.

EBk eginiko diagnostiko txostena bat dator berriki Eusko Jaurlaritzak egindakoarekin: Euskadin gaitasun handiak ditugu, Europan erreferentziazkoa den Zientzia eta Teknologia Sare garrantzitsua eta I+G+B-ren aldeko apustuaren bilakaera eredugarria.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (ZTBP-2015) euskal ekonomia dibertsifikatzeko estrategia deliberatu eta esplizitu bat azaltzen da, abiapuntutzat hartzen dituena funtsezko hiru teknologia bideratzaile (biozientziak, nanozientziak eta fabrikazio aurreratua), eta lehentasunezko bost merkatu ere bai: garraioa eta mugikortasuna, mundu digitala, zientziaren industria, zahartzea eta osasuna eta energia.

Hiru Meta-lehentasunak (fabrikazio aurreratua, energia eta osasunerako mikro-bio-nano konbergentzia) ez dira hautu isolatuak, baizik eta estrategia orekatu bat, zeinak zeharkako lehentasun bat aplikatzen baitie espezializazio eta gaitasun maila handiko Euskadiko sektore batzuei (manufaktura aurreratuari), helmugatzat harturik Euskadirako funtsezkoa den esparru bat (energia). Hori guztia enpresa-sarea maila altuko eta hazkunde potentzial handiko esparru baterantz dibertsifikatuko duen apustuarekin konbinaturik

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke