Euskal AEko esportazioak%2,7 hazi ziren 2013ko hirugarren hiruhilekoan

2013ko Azaroa 29,


Inportazioak %4,9 gutxitu ziren aldi berean

Euskal AEko esportazioak %2,7 nominal batez hazi ziren 2013ko hirugarren hiruhilekoan, EUSTATen datuen arabera. Guztirakoa, 4.882 milioi euro, iazko 4.752 milioien aldean.

Euskal AEko Inportazioak %4,9 gutxitu dira nominalki, 3.788 milioi euro guztira. Inportazio ez-energetikoak, 2.272 milioi, %6,1 gutxitu ziren aldi berean.

 

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2013, hirugarren hiruhilekoa. Milaka eurotan. Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako estatistikak (KEMEE)

 

Saldo garbia positiboa izan da: 1.094 milioiko superabita; esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %128,9. Produktu energetikoak bazter utzita, merkataritza-saldo ez-energetikoak ia 1.961 milioiko superabita du, 2012ko hirugarren hiruhilekoan baino 186 milioi gehiago. Estaldura-tasa ez-energetikoa 2012ko %173,4tik 2013ko %186,3ra pasatu da.

 

Europar Batasunerako esportazioak %4,3 hazi dira 2012ko aldi beraren aldean, esportatutakoaren %61,2 direlarik, aurreko urteko hiruhileko berean baino ehuneko 0,9 puntu gehiago. Nabarmentzen dira ondokoetara eginikoak: Herbehereak (%54,9), Alemania (%8,2) eta Belgika (%6,8). 27-EBtik kanpo, hazkundeak esportazioetan: Txina (%52,5), Singapur (%58,7), Brasil (%9,5).

 

Europar Batasunetiko inportazioak %10,9 gutxitu ziren; nabarmentzen dira: Alemania (%-13), Italia (%-9,8), Herbehereak (%-27,1), Erresuma Batua (%-30,6) eta Belgika (%-19,2). Munduko gainerakotik, inportazioak: Errusia (%-16,4), Mexiko (%-17,4), AEB (%+62,7), hirurak energetikoak. Txina (%+4,8) ere nabarmentzen da; inportazio ez-energetikoetan, EBtik kanpo, gure hornitzaile nagusia da.

 

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioez ari garela, esan behar da 21 sekzioetatik 14k hazkundea izan dutela eta 7k jaitsiera. Aldakuntza positiboak edukitakoen artean nabarmentzen dira: Material elektrikoa (%8,3), Produktu mineralak (%16,3) eta batez ere Zementuak eta beira (%53,5). Aldakuntza negatiboak: Metalak eta bere manufakturak (%-3,5), Plastikoak eta kautxua (%-18,6).

 

Inportazioetan, jaitsierak nagusi muga-zerga sekzio garrantzitsuen artean. Garrantzitsuenak, Produktu mineralak (guztiaren %40), %3,2ko jaitsiera du; Material elektrikoak (guztiaren %14) %4,8koa; Metalak eta bere manufakturak (guztiaren %20) %0,3koa.

 

Arabak du esportazioen hazkunderik (%4,9) handiena, ondokoei esker : Zementuak eta beira (%76,7), Elikagaiak (%48,0), Koipe eta olioak (%27,4). Aldakuntza negatiboak, Garraio materialak (%-4,1) eta Metalak eta bere manufakturak (%-0,1). Arabar inportazioak %2,6 gutxitu ziren: Material elektrikoa (%-11), Garraio materiala (%-10,6), Produktu kimikoak (%-11,1), Metalak eta bere manufakturak (%+6,9).

 

Bizkaiko esportazioak %3,2 handitu dira aurreko urteko aldi beraren aldean: Produktu mineralak (%15), Material elektrikoa (%13,7), eta Garraio-materiala (%44,3). Aldakuntza negatiboak: Metalak eta bere manufakturak (%-8,5), Plastikoak eta kautxua (%-29,4). Bizkaiko inportazioak %7,1 jaitsi dira, izan ere hiru sekzio nagusietan (guztiaren %84) jaitsierak ditugu: Produktu mineralak (%-3,2), Metalak eta bere manufakturak (%-2,8) eta Material elektrikoa (%-3,1). Urte artean, muga-zergen 21 sekzioetatik 17k jaitsierak dituzte.

 

Esportazio-hazkunderik txikiena (%0,4 urte artean) Gipuzkoak du; 2012ko hirugarren hiruhilekoan edukitako horixe ia. Garraio materiala (%-25,1), Material elektrikoa (%7,7), Metalak eta bere manufakturak (%2,3) Gipuzkoako inportazioak hazi egin dira, %1,5, beste bi lurraldeetan ez bezalaxe. Metalak eta bere manufakturak (%0,1), Material elektrikoa (%-1,6).

Iturri: Eustat 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke