Euskadiko Parke Teknologikoek, IASPen dibisio europarraren batzarrean hartu dute parte

2013ko Azaroa 28,


Azaroaren 27tik 29ra, Britania Handiko Durham hirian egin den topaketaren ardatz nagusia honako hau izan da: “Espezializazioaren abantailak Zientzia eta Teknologia Parkeentzat”

“Parke Teknologikoak, kapital soziala eraikitzeko tresna bezala” eztabaida mahaian hartu du parte Marian Ibarrondo, Bizkaiko ZTParkeko Berrikuntza zuzendariak.

IASP, Nazioarteko Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak Durham (Britania Handia) hirian egin du bere dibisio europarraren batzarra, azaroaren 27tik 29ra. Zientzia eta Teknologia Parkeek erabaki estrategikoei aurre egin behar diete, bai sortzen direnean, baita hazi eta sendotzen ari direnean ere. Erabakietako bat da ikuspegi teknologikoaren aldeko apostua egitea edota ikuspegi orokorrago bat hartzea.

NETParken egindako topaketan gai honen inguruko  gogoeta egin da, ikuspegi teknologiko argia izatearen abantailak aztertuz eta ikuspegi honek zer nolako balioa eman diezaiekeen Parke Teknologikoei  beren mugetatik haratago aurrerapausuak emanaz eta berrikuntza komunitatea zabalduz.  Ikuspegi argi bat izateak asko lagun diezaioke Parke bati besteengandik desberdintzen eta munduan lehiatzen.

Marian Ibarrondo, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Berrikuntza zuzendaria Durhamen izan da, egitarauan aurreikusitako eztabaida-mahaian parte hartzen. “Parke Teknologikoak, kapital soziala eraikitzeko tresna bezala” goiburupean egindako eztabaida-mahaian,  Bizkaiko Parkeak kapital sozialaren arloan abiarazitako ekimenez hitz egin du Marian Ibarrondok: alde batetik enpresa berriak sortzeko inkubagailuak, gai desberdinak jorratzeko eratutako lan-taldeak, Innovalan egitasmoa, hortik eratorritako Bioeskola proiektua, Aisiatek elkartea etabar. Azken baten, Ibarrondoren esanetan, kapital soziala eraikitzeko beharrezkoak dira askotariko sare-egitura, sareen bilakaera, bideak erraztea ere ezinbestekoa da, ahaztu gabe lankidetzak duen garrantzia helburu sinple eta  eskuragarrien bidez.

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke