Makina-erremintaren sektoreko euskal enpresek Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso dute Hannover-en antolatu den munduko azoka garrantzitsuenean (EMO2013)

2013ko Iraila 19,


Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ordezkaritza batek -Juan Ignacio Garcia de Motiloa, Industria eta Energia sailbururodea, Estíbaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehikortasun sailburuordea eta Alexander Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusia buru dituena- bere babesa erakutsi dio gaur makina-erremintaren euskal sektore indartsuari, Hannover-en antolatu den sektoreko munduko azoka garrantzitsuena (EMO2013) bisitatu duelako AFMrekin batera.

Ordezkaritza instituzionalak AFM osatzen duten 78 enpresak bisitatu ditu, eta bertatik bertara eta enpresarien ahotik ezagutu du zein den sektore ekonomiko honek bizi duen egoera, nolako eskaera bolumena duen esku artean eta zein aurreikuspen dituen etorkizunari begira.

Euskal makina-erremintak mundu osoan duen garrantziaren eta gure mugetatik kanpo duen itzal onaren adierazle, aipatzekoa da Joachim Gauck Alemaniako Presidenteak 4 stand bisitatu zituela atzo inaugurazio ekitaldian eta horietako bat Soraluce euskal enpresarena izan zela.

Irailaren 16tik 21era azokak 40 herrialdetako 2.030 enpresa ostatatuko ditu Hannover Messe-ren instalakuntzetan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke