Brain Cloud Computing eta DNA Data enpresek irabazi dituzte Toribio Echevarria Sariak.

2014ko Maiatza 29,


Sari banaketa gaur arratsaldean egin da Eibarko Coliseo antzokian

premios-toribio-2014 (Medium

Toribio Echevarria Sariak argazkia.

Enpresa saridunak Toribio Echevarria Sariak ekitaldian Coliseo antzokiak hartu du gaur arratsaldean dagoeneko hogeitalaugarren ediziora heldu diren Toribio Echevarría Sariak ‘Ekintzailetza Berritzaileari Euskadi Sariak’ sari banaketa ekitaldia. Guztira 40 izan dira lehiaketako maila guztietara aurkeztu diren hautagaitzak: 30 “Enpresa Ideiak/Proiektuak” arloan eta 10 “Enpresa Berriak” mailan.

Sarietan 100.000 eurotik gora banatzen dira eta euren azken helburua ekimena, berrikuntza, ekintzaile ahalmena, sormena eta enpresa garapena sustatu eta errekonozitzea da, batez ere berrikuntza teknologikoari dagokionez.

Antolatzaileak Eibarko Udala, BIC Gipuzkoa Berrilan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko departamentoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo departamentoa; SPRI, APD, El Diario Vasco, Kutxa, Adegi, Confebask, Gipuzkoako Ganberak, Innobasque, Guipuzkoa Berritzen, CEBEK eta SEA antolatzaileen artean daude.

Epaimahaiak honakoak izendatu ditu saridun:

“ENPRESA ASMOAK” KATEGORIA:

“ENPRESA ASMOA” SARIA  

BRAIN CLOUD COMPUTING.
Garun irudien prozesamendurako zerbitzu konputazional adituak.

ARLO TEKNOLOGIKOA SARIA

ARIMA
HDIV web segurtasunerako softwarea.

“ENPRESA BERRIA” KATEGORIA

“ENPRESA BERRIA” SARIA
DNA Data
Gaixotasun genetikoen diagnostiko molekularrerako produktu eta zerbitzuak.

“ARLO TEKNOLOGIKOA” eta “NAZIOARTEKOTZA BABESA” SARIAK

IRISBOND
Ordenagailuen begirada bidezko kontrolerako sistema Eye Tracking bezelako komunikazioa teknologian oinarritua.

EKIMEN ENPRESARIAL EIBARTARRARI

ABC
Arizaga
Bastarrica y Cia

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke