Euskadiko Teknologi Parkeek igandean irekiko dituzte ateak, zientzia eta teknologia gizartera hurbiltzeko

2013ko Azaroa 13,


Arantza Tapia Sailburuak, Ate Irekien Egunean parte hartuko du, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egingo diren jardunak bisitatuz.

Euskadiko Zientzia Astearen barruan kokatuta, Zatoz Zientzia eta Teknologia Konkistatzera goiburupean egingo da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parke Teknologikoetako Ate Irekien Eguna.
Berrogeita hamarretik gora jardun antolatu dituzte adin guztietako pertsonek parte-hartzeko.

Azaroaren 17an, igandez izango da “Ate Irekien Eguna” Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parke Teknologikoetan, aukera aparta Parkeetan eta bertan kokatutako enpresetan egiten den lana bertatik bertara ezagutzeko, modu dibertigarrian. Adin guztietarako berrogeita hamarretik gora jardun antolatu dira, zientzia eta teknologia ikusi, ikutu, ikasi eta aztertzeko, Zatoz Zientzia eta Teknologia Konkistatzera goiburupean. Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen Ate Irekien egunean hartuko du parte, hain zuzen ere eraikin nagusian eta enpresetan egingo diren jardunak bisitatuz.

Ate Irekien Eguna, Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren astearen barruan dago kokatuta, aste horren helburu berak partekatzen baititu, alegia, zientzia, teknologia eta berrikuntza gizartearengana hurbiltzea. Hau guztia, teknologia berriak, ikerketa, garapena eta berrikuntzan oinarritu eta ingurumen kalitate handiko industria eremu batetan.

Arabako Teknologi Parkea

Ate Irekien Egunaren XVI. edizioa izango da aurtengoa Arabako Teknologia Parkearentzat, izan ere bera izan baitzen egun hau abiarazi zuen Euskadiko lehen parke teknologikoa. Goizeko 10etan hasi eta arratsaldeko ordu biak arte, hainbat jardun proposatzen ditu Parke Teknologiko arabarrak; aurten, lehen aldiz Biomimetika ibilaldia egiteko aukera eskainiko zaie bertaratzen direnei, baita Nordic Walking praktikatzeko ere, edota Argazki Digitalaren lehiaketan parte hartu eta robot industrialak egiten dituen enpresa bertatik bertara ezagutu ahal izango dute bisitariek.

–       Enpresetara bisitak: Kuka Robots, Euskalmet, Del Valle Aguayo eta Biomimetika ibilaldia.

–       Jolasak eta ibilbideak: Nordic Walking, Mahai futbol erraldoia, Cupcake eta talo Tailerrak.

–       Enpresen erakusketa: Aernnova, BTI, CTA, Dorlet, Mendizabala, Tecnalia, PanSano.

–       Tailerrak: Zientzia dibertigarria (CSI Miñano-GAR-Ideien bila), Ekimen ekintzailea, Birziklapena, Eskulangintza eta marrazketa.

–       Puzgarriak, ludoteka eta bideo-jokoen gunea.

–       Argazki digitalaren lehiaketa, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.

Jardun hauek Eraikin Nagusian eta CEIA eraikinean egingo dira. Honez gain, bertaratzen direnek Txu txu trenean Parkera bisita gidatua egiteko aukera izango dute. Doako autobus zerbitzua izango da orduro, Europa Zentrotik Parkera.

 

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak bere XIV. Ate Irekien Eguna ospatuko du igandean. Goizeko 10:00etan hasi eta 14:00 bitartean, haur, gazte eta helduentzako ekintzak egingo dira bertan. Aurtengo nobedadeen artean aipatzekoa da BTEK-Teknologiaren Interpretazio Zentroan eskainiko den musika tailerra, musika talde birtual batekin txalaparta, bibolina eta kitarra elektrikoa jotzeko aukera izango dute musika zaleek.

–       Tailerrak: Pilota saltariak, Laborategia ezagutu, Azterkosta-Itsasoko uraren analisia, Arrain Zebrarekin ikertzen, Ideien bila jolas didaktikoa.

–       Nordic Walking eta Zuhaitzen ibilbidea

–       Magia ikuskizuna

–       Bizikleta hirian erabiltzeari buruzko ikastaroa, Euskal Energia Erakundearen eskutik.

–       Beste ekitaldi batzuk: Kalejira zientifikoa, Aeromodelismoa, Txikitik handira erakusketa, Politeknika Ikastegia Txorierri, Bioeskola BBK, Erroskila Tailerra eta ogi dastaketa, Landare banaketa, Bizkaiko suhiltzaileen kamioia, txosna, euskal musika, euskal dantza.

–       INGETEAM – Haurrentzako tailerrak, tren elektrikoa, globoen banaketa eta puzgarriak.

–       GAIKER-IK4 – Bisita gidatuak, nanoteknologia eta naotoxikologia aurkezpenak eta “Marraztu zure asmakizuna” haurrentzako tailerra.

–       IBEA TALDEA – Laborategia ezagutu eta haurrentzako kimika tailerra.

–       NEUROGENOMIKS – Laborategietara bisita gidatua.

–       BTEK – Teknologiaren Interpretazio Zentroa – Practice your music Txalaparta, Bibolina eta Kitarra elektrikoarekin musika talde bateko kide birtual bihurtzeko aukera, Hidrogenoaren eta energia berriztagarrien tailerra.

–       GOLF PITCH&PUTT – 15 minutuko ikastaroa

–       Aisia Derio Hotela – 2 pertsonentzako Relax Gastronomiko berezia zirkuitoaren zozketa.

Txu txu trenak eta autobus turistikoa Parkean zehar ibiliko dira Eraikin Nagusitik ateak ireki dituzten enpresetara joan etorriak egiten.

Informazio gehiago: www.parque-tecnologico.es

 

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea

Bere XIV. Ate Irekien Eguna egingo du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak datorren igandean. Urtero bezala, Eureka! Zientzia Museoan egingo dira jardun guztiak, 11:00tan hasi eta 20:00 arte, hau, gazte zein helduei zuzenduta. Gipuzkoako Parkearen egitarauak aurten eskaintzen duen nobedaderik nabarmenena, hitzaldiak dira, bertan kokatutako bi enpresen eskutik eskainiko direnak: bata etxeko energia fakturan aurrezteko sistemari buruzkoa izango da, Wattiok eskainia eta bigarrena nanomaterialeekin CIC biomaGUNEn egiten ari diren ikerketa, biomedikuntzan aplikatzeko.

–       Tailerrak: Elektrizitate Ikuskizuna, Planetarium txiki, Planetarium, Kostelazio Magikoak, Klima Aldaketa.

–       Mugikortasun iraunkorra: Segway zirkuitoa, Bizikleta elektrikoa, Ibilgailu elektrikoa, Miniaturazko tren elektrikoa.

–       Argazki digitalaren X. lehiaketa.

–       Hitzaldiak:

  • “Wattio, etxeko energia fakturan aurrezteko sistema bat”.
  • “CIC biomaGUNE: Nanomaterialeekin ikerketa, biomedikuntzako aplikazioetarako”.

–       Enpresen erakusketa: I2Basque, Tecnalia, BicBerrilan, Cita Alzheimer, Biodonostia, Wattio, Regennia, Elkargi.

–       Eureka! Zientzia Museoaren erakusketa iraunkorra.

–       Eureka! Zientzia Museoaren kafetegia.

Informazio gehiago: www.pt-gipuzkoa.es

ELIKAGAIAK BILTZEKO KANPAINA

Ate Irekien Egunaz baliatuz, Teknologi Parkeek aurtengo Elikagaiak Biltzeko Kanpaina jarriko dute martxan egun horretan, hurrengo egunetan zehar indarrean egongo den kanpaina. Hortaz, Teknologi Parkeetara hurbiltzen direnek, galkorrak ez diren elikagaiak eman ahal izango dituzte, horretarako bereziki prestatutako tokietan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke