Jardunaldi teknikoa araudi elektronikoa Europan aztertzeko

2017ko Martxoa 20,

EMC
Mintegiak, EMC zuzentarauaren eguneratzeaz eratorritako aldaketa arautzaileak ezagutzera emango ditu

Tecnaliak, bateragarritasun elektromagnetikoaren alorreko (EMC) Europako zuzentarau berria landuko duen ekitaldia antolatuko du

 

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak, Alemaniako KGS Kitagawa konpainiaren eta Espainiako RC Microelectrónica-ren laguntzarekin, 2016ko apirilaren 20an indarrean sartu zen, bateragarritasun elektromagnetikoaren Europako zuzentarau berriaren alderdi nabarmenenak aztertzea helburu duen jardunaldi teknikoa antolatuko du datorren martxoaren 29rako.

 

Bateragarritasun elektromagnetikoaren araudiak (EMC, bere ingelesezko siglen arabera), perturbazio elektromagnetikoak eragin dezaketen edo perturbazio elektromagnetikoen eraginpean dauden produktu guztiek derrigorrez bete beharreko arauak ezartzen ditu. Zuzentarau berrian, barruan elektronika duten ekipoen, sistemen, instalazioen edota makinen fabrikatzaileek, ordezkariek, inportatzaileek eta banatzaileek bete beharreko eginbideak zehazten dira.

 

Tecnaliak Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoak duen egoitzan (Derio) egingo den mintegiak, EMC zuzentarauaren eguneratzeaz eratorritako aldaketa arautzaileak ezagutzera emango ditu eta azken honek aurkezten dituen erronkei aurre egiteko eman daitezkeen soluzioei helduko dio.

 

Jardunaldiak, EMC ziurtagiriaren nobedadeei sarrera egingo die eta bertaratutako guztiei, bateragarritasun elektromagnetikoari dagozkion azken berrikuntza teknologikoak, iragazkien aukeraketa eta diseinu-arauak ezagutzera emango dizkie.

 

Ekitaldia, bateragarritasun elektromagnetikoaren araudia gainditu behar duten sistema eta ekipo elektronikoak diseinatzeaz arduratzen diren ekipoen eta teknikarien arduradunei, eta diseinuaren oztopoei aurre hartu nahi dietenei eta EMC ziurtagiriak betetzeko emaitza optimizatu nahi dutenei zuzenduta dago.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke