Irizarrek ‘zero emisioko’ bi autobus elektriko bidali ditu Bartzelonara

2014ko Urria 30,


Irizar enpresa gipuzkoarrak ‘zero emisioko’ bi hiri-autobus elektriko bidali ditu Bartzelonara, Europako hirietan energia garbiez propultsatutako era horretako ibilgailuak zabaltzea xede duen ZeEUS europar proiektuaren barruan.

Bartzelonako TMB garraio-enpresari oso-osorik Irizarren teknologiaz garatu diren i2e motako bi ibilgailu hauek entregatutakoan, iraupen luzeko probaldi bat hasiko da.

Autobusak emateko ekitaldiarekin batera, jardunaldi tekniko bat egin zen Bartzelonako Caixa Forumeko Biltzar Aretoan. TMBrekiko akordioak bi unitate horien erosketa aurreikusten du, probaldia amaitutakoan.

Irizarren i2e autobusa joan-etorrietan dabil dagoeneko Donostiako bi udal garraio-lineatan, eta teknologia propioaz oso-osorik garatu den lehen hiri-autobusa da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke