ADWEN: Gamesa euskal enpresaren eta Areva frantsesaren arteko aliantza itsasoko offshore negozio eolikoa sustatzeko

2015ko Martxoa 11,

imagen_spri

Airesorgailuak fabrikatzen dituen Gamesa euskal enpresak eta energia arloko Areva enpresa frantsesak hitzarmen bat sinatu dute Adwen sozietate mistoa sortzeko eta sozietate horren bidez itsasoko offshore negozio eolikoa sustatzeko. Adwen-ek Bizkaiko Teknologi Parkean izango du egoitza soziala, Gamesak Zamudion duen egoitzan, eta bi enpresek partaidetuko dute %50ean.


Adwen-en asmoa da 2020an itsas turbinen %20ko merkatu kuota lortzea Europan. Datozen urteetan itsasoko energia eolikoa hazkunde potentzial handieneko energia berriztagarrietako bat izango da, batez ere kostatik hurbil dauden Ipar Europako herrialdeetan, eta aurreikuspenen arabera instalatutako 25 GWraino iritsi liteke 2020an.

Gamesa eta Arevaren arteko lankidetzari esker joint venture hori, alegia, Adwen talde liderretako bat izango da offshore industrian eta paper aktiboa izango du sektorearen garapenean, ekarpen handia egingo duelako: esperientzia, berrikuntza eta I+G-ko inbertsioa teknologia lehiakorrak garatzeko; industria gaitasuna; esperientzia handia barruko eta kanpoko hornidura katearen garapenean; eta offshore negozioari aplikatutako onshore negozioaren kudeaketa eraginkor eta frogatua.

Iturriak:

Gamesaren webaren albistea

Arevaren webaren albistea

“El Economista” webaren albistea

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke