Intergune + 2016 ekitaldiko ezagutza. Bideo eta aurkezpenak

2016ko Azaroa 07,

internacionalización-banner-intergune-2016

Beste urte batez, INTERGUNE+ Euskadiko Nazioartekotzearen Foroa izan zen, eta euskal enpresek aukera izan zuten bertatik bertara ezagutzeko nazioartekotzearekin harremana duten zenbait gai: hala nola, zerbitzu eskaintza, politika europarrak, garapen bidean dauden herrialdeak, herrialde sendoak, joerak, eta abar.

Erresuma Batua izan zen INTERGUNE+2016ko herrialde gonbidatua. “UK Open for Business” mezuarekin eman zitzaion hasiera jardunaldiari; amaitzeko berriz, Erresuma Batuko Enbaxadoreak “Harreman komertzialak Erresuma Batuarekin, oraina eta etorkizuna” gaia hizpide hartu ondoren, mahai-ingurua egin zen, aktualitateko gaiak aztertzeko. Herrialdeak eskaintzen dituen negozio aukerak aztertu ziren ikuspuntu desberdinetatik eta bereziki hiru sektore ardatz hartuta: Energia, Automobilgintza eta Trenbideak. Horrez gain, aukera eskaini zen herrialde hartan ezarritako euskal enpresa garrantzitsuen esperientziak ezagutzeko.

Jardunaldi eta hitzaldien programa beste hainbat herrialderi buruzko ekitaldiekin osatu zen, hala nola Alemania, Australia, Thailandia, Txina, Afrika, Mexiko, Iran eta AEB, besteak beste.

– Egin klik interesatzen zaizun Intergune + ekitaldiko jardunaldian, bideoa bistaratzeko eta aurkezpenak deskargatzeko.-

 

Urria 4

1 ARETOA 2 ARETOA
10:45 – 12:15

Hegoafrika: Hazten ari den kontinentearen eragile ekonomikoa

10:45 – 12:15

Thailandia, balio erantsiko ekonomiarantz: euskal enpresentzat aukerak

12:15 – 13:45

Australia: azpiegituretan konponbide adimendunak bilatzen ari den herrialdea

12:15 – 13:45

Iran: merkatu estrategiko baten irekiera

13:45 – 15:00 LUNCH
1 ARETOA 2 ARETOA
15:00 – 16:30

Produkzio-ekonomiatik kontsumorako trantsizioa Txinan: enpresentzat aukerak errenta ertaineko herrialdean

15:00 – 16:30

Aljeriako merkatu publikoa: nola sartu etorkizuneko inbertsio-proiektuetan

16:30 – 18:00

Nazioartean jarduten duten enpresetan “Ethics & Compliance”

 

Urria 5

1 ARETOA 2 ARETOA
09:00 – 10:30

Argentina: negozio aukerak sektore elektrikoan

09:00 – 13:45

Erresuma Batua, Open for Business

10:45 – 12:15

Alemanian agente eta banatzaileak kontratatzeko aholkuak

12:30 – 14:00

Mexiko: osasuna eta argi-indar sektoreen egoera. Lehiakorragoa izan Mexikon fabrikatuz.

13:45 – 15:00 LUNCH
1 ARETOA 2 ARETOA
15:00 – 16:30

Arabiar Emirerri Batuak, Saudi Arabia eta Qatar: negozio aukerak Ekialde Ertainean

15:00 – 16:30

EEBB: industriaren aldeko apustu berria

16:30 – 18:00

Multilateralak: $25 B baino gehiago, urtero, injiniaritza eta ahokularitza zerbitzuetarako, garapen bidean dauden merkatuetan

16:30 – 18:00

Nazioartekotzea laguntzeko tresnak

 

INTERGUNE+ SPRI eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Sailaren apustua da, euskal enpresak nazioartekotzera hurbildu eta atzerrira joateko dituzten proiektuetan laguntza emateko helburu duen ekimena. Izan ere, nazioartekotzea, lehiakortasunaren gako bezala, euren jardunaren funtsezko oinarrietako bat baita.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke