Eusko Jaurlaritzak Euskadiko nekazaritzako elikagaien industriarako lehiakortasun plana partekatu du sektorearekin

2015ko Otsaila 25,

imagen_spri_innovacion

Planak balio kate osoa indartu eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen laguntzen du. Nekazaritzako elikagaien industriak 846,1 milioi euro baino gehiagoko ekarpena egiten dio Euskadiko Barne Produktu Gordinari, eta 14.500 pertsona baino gehiagori ematen dio enplegua. Planak ehun ekintza baino gehiago eta tresna finantzario berriak sartzen ditu 2015erako, orokorrean 60 milioi euroko balioarekin


Gaur goizean Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Nekazaritzako Elikagaien Industriaren Lehiakortasunerako euskal plana aurkeztu du, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozekin batera. Bertako eta kalitateko produktuari lotutako elikagaien industria sendo, lehiakorra eta iraunkorra jomuga izanik aurrera egitea da 3 urteko iraupena duen plan honen helburuetako bat.

Sektoreko ehunka agente aurrean zituela, Tapia sailburuak esan du – “Euskadiko elikagaien industria oinarrizko sektore jo behar da, gure gizarteari ikusten ez diren baina ikaragarrizko balioa duten hainbat gauza ematen diolako, besteak beste, jendeak Euskadi gastronomiarekin, tradizioekin, paisaiarekin eta landa ingurune biziari egiten dizkion ekarpenekin eta landa ingurunearen eta hiri ingurunearen arteko orekarekin identifikatzea”-.


SEKTOREAREN DATUAK

elikagaien industriak 846,1 milioi euro baino gehiagoko ekarpena egiten dio Euskadiko BPGd-ri, eta 14.500 pertsona baino gehiagori ematen dio enplegua. Sektorearen fakturazioa 3.630 milioi euroko zifrara heltzen da, eta esportazioen balioa ia 1.000 milioi eurokoa da. Gainera, krisia oso ondo eramaten ari den sektorea da, 2012-2013 aldian %1,48ko hazkundea izan baitu.

Elikagaien euskal sektoreak dinamizatzaile lan garrantzitsua egiten du lehen sektorean, eta sektore bien artean interdependentzia handia dago. Sektore biek batera euskal ekonomiaren BPGd-ri %2,3ko ekarpena egin zioten, gutxi gorabehera 1.367 milioi euroko ekarpena 2013an, 2012an baino %1 gehiago.


NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIAREN LEHIAKORTASUN PLANA (EILP)

Eusko Jaurlaritzak Elikagaien Industriaren Lehiakortasun Plana 2014 urtean landu da agenteekin eta 2016 urte bitarte garatuko da., Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzaren bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren esku dauden helburuei erantzuteko, besteak beste, nekazaritzako elikagaien industria garatzeko, eta ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotu eta sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzeko.

EILP euskal exekutiboak balio kateko agenteekin elkarlanean, hau da, ekoizle, eraldatzaile, banatzaile eta kontsumitzaileekin batera egindako lanaren emaitza da. Plana lantzeko prozesuan 50 bat enpresak hartu dute parte, eta gutxi gorabehera 100 pertsonako taldea elkartu da.


HELBURUAK ETA ESTRATEGIAK

Hauek dira Planak ezarritako helburu orokorrak:

Elikagaien Industriaren hazkunde ekonomikoa.

Enplegua sortzea

Efizientzia indartuko duen estrategia bat finkatzea

Lankidetza bidezko berrikuntzaren alde egitea, lehiakortasunerako eta iraunkortasun sozial eta ekonomikorako palanka nagusi gisa, bai sektore mailan bai lurralde mailan.

Transferentzia teknologikoa erraztea.

Elikagaien Industriarako prestakuntza plan bat lantzea.

Elikagaien industriaren traktore lana indartzea, bai eta lehen sektorearekiko harremana ere.

Euskal elikagaiek bertako mertatuetan, estatukoetan eta nazioartekoetan duten presentzia eta salmentak handitzea, plan honen zortzigarren helburua baita.

Zortzi helburu horiek lortzeko bost estrategia definitzen ditu Planak:

Merkatuak garatzea eta sustatzea, Euskadiko enpresen presentzia bultzatuta, bai Espainiako azoketan bai nazioartekoetan.

Eraginkortasuna bultzatzea, lankidetza, balio kateko integrazioa eta sinergien bilaketa hobetzeko, dimentsio handiagoa eskuratzeko eta bakarka heldu ezin zaien erronkei ekiteko bide gisa.

Berrikuntzarako eta transferentzia teknologikorako estrategia definitzea.

Enpresa proiektuen finantzaketa ziurtatzea, eragiketen arrisku partekatua Laguntza Finantzarioaren bitartez kudeatuta.

Informazio eta formaziorako estrategia hobetzea.

5 estrategi horiek, halaber, ehunka ekintza baino gehiagotan hedatzen dira. Plan honen baitan 2014an garatutako ekintzek 39 milioi euroko balioa izan dute, eta 2015erako aurreikusten da 60 milioi euroko zifrara heltzea, zifra horren baitan tresna finantzarioen zenbatekoa ere sartuta dagoela.


TRESNA FINANTZARIOAK

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu egin du laguntza finantzario hau estrategia gakoetako bat izango dela, eta gainerako estrategien garapeneran eta lorpenean eragina zuzena eta lineala izango duela.

Horregatik, jada existitzen diren programez gain, hala nola Ardoaren OCMa, Lehiatu arrantza, Lehiatu Sustapena eta Gauzatu programak, urte honetatik aurrera tresna finantzario berriak jarriko dira abian; horietako batzuk 2015-2020 aldirako LGP berriaren baitan, eta une honetan definitzen ari diren beste espezifikoago batzuk, berriz, Euskadiko elikagai industria bezain dinamikoa den sektore batek dituen finantza premiei erantzuteko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke