Ingurumena errespetatzen duten jatorri mikrobianoko detergente berriak garatu dituzte

2014ko Abendua 29,


Garbitzaileen industriak ingurumenari kalte egiten dioten osagai aktibo korrosiboak erabili izan ditu (polialkoholak, amonioak…), eta horren kariaz, gero eta erabilpen murritzagoa dute. Honek ingurumenarekiko konpromiso handiagoa hartzera eta ordezko egokiak bilatzera behartu du industria.


Helburua, sintesi kimikoaren bitartez lortutako eraginkortasun berbera eskaintzen duten produktu biologikoak garatzea da, baina produktu kimikoen desabantailak eta eragozpenak baztertuz.

Testuinguru honetan kokatu behar da Gaiker-IK4 zentro teknologikoak A&B Bioteknologia Laborategiak eta Guserbiot euskal enpresekin batera garatu duen proiektua. Bi enpresa hauek garbiketa-produktu industrialen komertzializazioan eta osagai biologikoen ekoizpenean dihardute, hurrenez hurren, ingurumenarekiko goi-mailako kalitate-estandarren arabera.

Ekainaren 5ean, A&B Laborategiek, Europar Batasuneko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak antolakunde barruko iraunkortasun-politiken aplikazioan nabarmendu diren enpresak aitortzeko ematen duen Europako Ingurumen Saria jaso zuten, “Garapen iraunkorraren aldeko kudeaketa” delako kategorian.

Azken bi urteotan egindako ikerketaren helburua, detergente industrialak formulatzeko biosurfaktante berriak lortzea izan da, surfaktante kimiko arriskutsuen alternatiba ekoeraginkor gisa. Proiektuak garapen bioteknologikoari dagozkion alderdiak eta ingurumen-irizpideak uztartu ditu produktu berrien diseinurako nahiz biosurfaktanteen ekoizpen-prozesurako.

Biosurfaktanteen ekoizpena iraunkortasunaren ikuspegitik egin da, eta horretarako, elikagaigintzatik eratorritako azpiproduktuak (laktosueroa, melazak, sakarosa, zuntza…) erabili dira nagusiki. Laborantza-era merke hauek berez eta erraztasun osoz deusezta daitezke, naturako florak endekatutan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke