Ingeteamek MainWind izeneko I+G arloko proiektua abiarazi du zenbait euskal enpresarekin batera

2014ko Urria 28,


Ingeteamek, zenbait euskal enpresarekin batera, I+G arloko MainWind deritzon Etorgai proiektua abiarazi du, 6,5 milioi euroko aurrekontuaz, aerosorgailuen osagai nagusien egoera aztertu eta onshore eta offshore aplikazioetarako mantentze-lan prediktiboa errazteko moduko sistema bat garatzeko asmoz.

Ingeteam-ek ekimenak lurreko eta itsasoko parke eolikoak kudeatu eta mantentzearen eraginkortasun ekonomiko eta energetikoa areagotzeko teknologiak gaineratzen ditu.

Helburu hori lortzeko, proiektuak lurreko aerosorgailuen jardunetik eta mantentze-lanetatik harantzago jotzea proposatu du, onlineko sentsorizazioa, egituraren monitorizazioa edota hutsegitearen iragarpena bezalako teknologiak gaineratuz.

Proiektuak ekarriko dituen onuren artean, parke eolikoetako mantentze-lanen kostuen murrizketa nabarmendu behar da, geldialdi laburragoak beharko baitira aerosorgailuetako mantentze-lanak egiteko, parke eolikoak ikuskatzeko denbora ere laburtuz. Era berean, aerosorgailuetako geldialdietan gertatzen diren energia-galerak murrizten lagunduko du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke