Ingeteam-ek kontratu berri bat sinatu du Bartzelonako metroarekin

2016ko Abendua 27,

Ingeteam-ek garatutako teknologiak geldiuneetan energia berreskuratzeko aukera emango dio metroari

Euskal enpresak, hiri inguruko bi lineatan energia berreskuratzeko sistema bat instalatuko du

 

Potentziaren elektronikan espezializatutako Ingeteam bizkaitar konpainiak kontratu bat sinatu du, Bartzelonako garraio publikoaren TMB operadorearekin, Kataluniako hiriburuko metroan energia berreskuratzeko sistema bat instalatze aldera.

 

Ingeteam-ek garatutako teknologiak, metro, tren edo tranbiek, beren bideetan egindako geldiuneetan energia berreskuratzeko aukera ematen die. Euskal konpainiak zabaldutako ohar baten arabera, sistema, CO2ko isurtzeak murriztu eta balaztatzeetako energiaren %30 berreskuratzeko gai da.

 

Ingeteam-ek hiri inguruko garraio sareko 3 eta 4 lineatan instalatuko du soluzioa, beti ere TMB-ek bere instalakuntzetan berreskuratutako energia aprobetxatu dezan, esaterako, geltoki barruak edo eskailera mekanikoak argiztatzeko.

 

Ingeteam-ek sistema hau ezartzeko TMB-rekin sinatzen duen bigarren kontratua da hau. Euskal konpainiaren arabera, kontratu berri honek “soluzioaren baliozkotasuna eta eraginkortasuna konfirmatzen du”.

 

Bartzelonako garraio sareaz gain, teknologia hau, gaur egun, Viena, Brusela, Rio de Janeiro edo Malaga bezalako zenbait hirietako metro eta tren- zerbitzuetan instalatuta dago.

 

Ingeteam-eko trakzio- barrutiak lau urte eman eta 3 milioi euro inbertitu ditu sistema hau sortzen, izan ere, oso erabilgarria baita geldiune anitz egiten dituzten garraioetan, energia berreskuratzen den uneak baitira.

 

 

Ingeteam Taldearen aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke