Indar enpresak 2014ko Berrikuntzaren eta Lehiakortasunaren Saria jaso du

2014ko Abendua 29,


Indar Electric enpresak, Espainiako Itsas Klusterrak (CME) urtez urte ematen duen Berrikuntzaren eta Lehiakortasunaren 2014ko Saria jaso du. Horrela, elkarteak aintzakotzat hartu ditu, Indar-ek itsasontzietako propultsio nagusi eta osagarria nahiz energia-sorkuntza xede duten motor eta sorgailuen diseinu eta garapenean egindako ahaleginak.


Era berean, CMEk aintzatespen berezia eman dio euskal enpresari, itsas-ikerkuntzarako itsasontzietan, ferrietan, patruila-ontzietan eta abarretan arrakasta handia lortzen ari diren motor isilen eskaintzagatik.

Urteko sari hau eta beste batzuk banatzeko ekitaldia abenduaren 15ean egin zen Madrilen, CMEren batzar nagusian. Ekitaldiak armadoreak, ontziolak, portu-agintariak eta bestelako agintariak bildu zituen, eta bertan, Indar enpresako Motorren eta Itsas dibisioaren zuzendari Jose Hierrok jaso zuen saria, Javier Ferrer Dufol Confemetaleko presidentearen eskutik.

2015ean 75. urteurrena ospatuko duen Indar enpresa, Ingeteam taldeari atxikitakoa, konpainia aitzindaria da makina elektriko biratzaileen diseinu eta fabrikazioan. Enpresak ekoizpen-instalazioak ditu Milwaukeen (AEB), Mexikon eta Beasainen, eta 45 herrialde baino gehiagotan hedatuta dagoen salmenta-sare zabala, eta energia-sorkuntzaren arloko soluzioak garatzen ditu sektore hidroelektriko eta eolikorako, gas sektorerako, lurrin sektorerako, energia estazionarioaren sektorerako eta itsas-propultsiorako.

25 GWeko potentzia instalatua metatu du, eta I+Gan egin dituen inbertsioei esker, makina elektrikoez eta potentziako elektronikaz hornitutako laborategi konbinatua du, merkatu globalean parekorik ez duena.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke