Zabalik daude Software Libre Onenaren PortalProgramas Sarietarako izendapenak

2015ko Iraila 21,

spri_tics_PremiosPortalProgramas2015
Software Libre Onenaren sariak azaroaren 18an banatuko dira.

PortalProgramas Behatoki Teknologikoak Software Libre Onenaren Sarien 7. ediziorako izendapen fasea ireki du. Sariketa horren helburua da iturri irekietatik sortutako softwareak teknologiaren aurrerapenean duen papera ikusaraztea eta proiektu bakoitzaren atzean lan egiten duten komunitateen ahalegina aitortzea.

Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da urriaren 4ra arte, eta nahi duten internauta guztiek parte har dezakete, zeintzuek sei kategoria desberdinetako ekimenak izenda baititzakete: hazkunde potentzial handiena duen softwarea, iraultzaileena, enpresentzat funtsezkoak diren programak, komunikaziorako softwarea, sakelakorako softwarea eta software libreko blog onena. Txapelketa honetan edozein sistema eragiletarako proiektuek parte har dezakete gutxienez beta bertsio bat argitaratuta badute, eta erabiltzaileek nahi adina hautagaitza izendatu ditzakete. Urriaren 5etik aurrera bozketa fasea jarriko da martxan, non komunitate osoak parte har baitezake, eta hilaren 28an epaimahaiaren bozketa fasea hasiko da. Azkenik, azaroaren 18an jakinaraziko dituzte irabazleak.

PortalProgramas lantaldeak sariketaren atarian azaldu du nola sortu zen sariketa hau: “askotan ez ditugu ezagutzen eskura daukagun teknologia sustatzen duten programa eta teknologia libreak. Sariketa honi esker ikusarazten dugu zein garrantzitsua den software librea”. Hona hemen 2014ko edizioko irabazleak: Ubuntu sistema eragilea, software libre erabilienaren saria jaso zuena, Desde Linux bloga, ospitaleen kudeaketako eta osasunari buruzko informazioa emateko GNU Health sistema edo, besteak beste, lainoan datuak biltegiratzeko Starcksync softwarea.

PortalProgramas Behatoki Teknologikoa teknologia libreen esparruko ikerketa ekimen bat da, zeinaren helburua baita informazioa eta tresnak eskaintzea halako teknologiak gizartera hurbiltzeko. Besteak beste, Software Libreko Unibertsitateen Rankina eta herrialdeen araberako software librearen balorazio txostena garatzen ditu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke