Zabalik daude 2015eko proiektu teknologiko onenak aukeratzeko Buber Sarietarako bozketak

2015ko Azaroa 26,

Buber Sarien ataria.

Internet & Euskadi Elkarteak Buber Sarien 13. edizioa abiarazi du. Sari horiek aitortza egiten diete Euskadiko eta urteko web, aplikazio eta blog onenei. Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoren, dagoeneko zabalik dago bozketen fasea; edonork parte har dezake, lehiaketako zortzi kategorietako hautagaitzaren bati botoa emanaz.

Aurten, atal hauetako proiektu onenak sarituko dira: euskara, software librea, gastronomia eta turismoa, lehen sektorea, makina erreminta eta industria, berrikuntza, merkataritza, nazioartekotzea eta arlo soziala. Bozketa fasea zabalik dago abenduaren 1era arte, eta hortik aurrera, Buber Sarietako epaimahaiak hiru proposamen onenak hautatuko ditu kategoria bakoitzean boto gehien jasotzen dituzten bost proiektuen artean.  Azkenik, irabazleak sari-banaketa ekitaldian emango dira ezagutzera. Teknologia digitalei buruzko ekitaldi hori aurten abenduaren 10ean egingo da Donostian.

Buber sariketa, 2000. urtean sortu zena Internet & Euskadi Elkarteak sustaturik, Euskadiko proiektu teknologikoak bultzatzeko ekitaldi enblematiko bihurtu da. 2014an hauek izan ziren irabazleak: Baieuskarari, Erle Robotics, Nekatur, Txapeldunak, Llevamealhuerto, Poyorock, Dastatu eta FactorCo2. Avifes, Gaixotasun Mentalak dituzten Pertsonen eta haien Senitartekoen Bizkaiko Elkarteak jaso zuen proiektu solidarioaren garaikurra.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke