Wattio enpresa donostiarrak Scrum metodologia erabiliko du bere aplikazio mugikorra diseinatzeko

2015ko Ekaina 01,

spri_tics_ScrumWattio
Wattioko ekipoa.

Wattio konpainiak, smart home-i lotutako energia eraginkortasuneko eta segurtasuneko konponbideak garatzen dituenak, Scrum metodologia inplementatzea erabaki du domotikarako aplikazio mugikor berria diseinatzeko. Laneko prozesu kolaboratibo hau beraizik pentsaturik dago proiektuak garatzeko ingurune konplexuetan, eta aukera ematen du emaitza azkarrak lortzeko berrikuntza eta produktibitate maila altuarekin.

Enpresa donostiarrak metodologia hau erabiltzea erabaki du, aukera ematen duelako ziurgabetasun handiko proiektuetan lan egiteko, eta Gauzen Interneten arloko teknologiek oso berea dute ezaugarri hori, merkatu oso berria eta gorakorra delako oraindik. Scrum erabiliz, Wattio enpresako lantaldeak hilabetean merkaturatuko du aplikazio mugikor berriaren lehen bertsioa; plangintza konbentzionalak erabiliz, ordea, urtebete inguru beharko lukete prozesu bera burutzeko.

Rugby jokalariek mele formazioan aurrera egiteko erabiltzen duten mugimenduari zor dio Scrum metodologiak bere izena. Ez da prozesu berria, Ikujiro Nonaka eta Hirotaka Takeuchi-k definitu baitzuten 80ko hamarkadan, baina azken urteotan hedatzen ari da enpresa arloan proiektu berritzaileen garapena bultzatzeko formula gisa.

Ekainaren 11n eta 12an SPRIk Scrum metodologiaren hastapenei buruzko tailer bat antolatu du Arabako Teknologi Parkean. Ikastaro horretan azalduko dute zeintzuk diren metodologia azkar honen funtsak eta nola aplikatu eraginkortasunez.

Metodologia azkarrak, talde auto-antolatuak: Scrum



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke