UPV/EHUko ikasleek hezkuntza arloko 12 aplikazio mugikor aurkeztu dituzte

2015ko Abendua 15,

UPV-EHUko Ingeniaritzako Goi-mailako Eskola Teknikoaren ataria.

Bilboko Ingeniaritzako Goi-mailako Eskola Teknikoko eta  Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleek proiektu bat egin dute elkarrekin, hezkuntza arloko aplikazio mugikorrak garatzeko. Emaitzak abenduaren 11n aurkeztu ziren UPV-EHUk antolatutako Hezkuntzarako I. App Azokan.

Ikasgai hauen bidez gauzatu dute proiektua: Teknologia Telematiko Aurreratuak, Telekomunikazioko Ingeniaritzako Masterraren barruan, eta Hizkuntzak eta Berrikuntza eskolan, Lehen Hezkuntzako graduaren barruan. Taldeek -bi ikasgai horietako ikasleez osatu direnek- diseinatu dituzte aplikazio mugikorrak, eta horretarako, praktikan jarri dituzte beren ezagutza teknologikoak eta pedagogikoak.

Azoka UPV-EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioa) izan zen, eta bertan aurkeztu ziren elkarlan honen emaitzak. Hantxe aurkeztu ziren ikasleek garatutako 12 aplikazioak, horien artean daudelarik SiConSignos proiektua, gorren arteko komunikazioa errazten duena, GuztiokEuskarApp, euskal hiztunak ez diren familiak euskaraz komunikatu daitezen beren seme-alabekin, ABU APP, euskara pertsona nagusiengana hurbiltzeko aplikazioa, eta TravelAthlete, kirolarientzat beraizik diseinatua.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke