Tim Schafer Fun & Serious Game Festival jaialdiaren sari-banaketaren galan izango da 2015eko Ohorezko Saria jasotzeko

2015ko Apirila 22,

imagen_spri_tics
Tim Schafer

Bideo-jokoen diseinatzaile estatubatuar ospetsua, besteak beste Monkey Island edo Grim Fandango bildumak sortu dituena, Bilbora etorriko da datorren abenduaren 30ean Fun & Serious sarien banaketaren galara, bere jarduera nabarmentzeko emango dioten Ohorezko Saria jasotzeko.


Fun & Serious Game Festivalek, Europako bideo-jokoen jaialdirik handienak, jakinarazten du bideo-jokoen industriako istorio-kontalaririk handiena den Tim Schafereri Ohorezko Saria emango diotela. Saria, Fun & Serious Sarien banaketaren galan emango diote datorren 30ean, Bilbon. Sari hori, bideo-jokoen industrian izandako jarduera arrakastatsua nabarmentzeko emango diote, izan ere, berrikuntza handiak egin ditu istorioak kontatzeko moduan eta abentura grafikoetan pertsona handiak sortzean. Besteak beste,  Guybrush Threepwood pirata ikastuna sortu du, The Monkey Island bildumakoa, edo Grim Fandango.

“Schafer da bere eguneroko lanetan berrikuntzak azkarren erabili dituen pertsonetako bat, eta bikain joan da aplikatuz bere garapen-lanetan. Bere gidoiek argumentu konplexuak dituzte eta umorez beterik daude. Hori izan da bere lanetan etengabe nagusitu dena. Gure ustez, hori dela eta, abentura grafikoaren generoak arrakasta handia lortu du”, adierazi du Alfonso Gomezek, Fun & Serious Game Festival jaialdiko zuzendariak.

Ohorezko Sariak bideo-jokoen industriako pertsona garrantzitsuen lanen bikaintasuna saritzen du. Industria horrek 2014. urtean 75.000 milioi dolar baino gehiagoko diru-sarrerak lortu zituen, eta gero eta hurbilago dago zinemaren industriatik, izan ere, balioespenen arabera, 2014. urtean 90.000 milioi dolar irabazi zituen. Sari hori, Fun & Serious sarien banaketaren galan banatzen da, Fun & Serious Game Festival jaialdiaren ekitaldi nagusian hain zuzen, eta horrez gain, urteko bideo-jokorik onenen sariak ere banatzen dira.

Diseinuaren esparruan egindako lanak eta izandako sormenaz gain, Fun & Serious Game Festivalek Tim Schaferek ekintzaile moduan egindako ekarpenak ere nabarmentzen ditu. Lucas Arts estudio ospetsuetan jarduera arrakastatsua izanda, bideo-jokoak garatzen dituen bere estudioa sortzea erabaki zuen: Double Fine. Estudio horretan, industriako sortzailerik interesgarrienetako bat moduan lan egiten jarraitu du, istorio eta pertsonaia berriak sortzen. Tim Schaferek dagoeneko bideo-jokoen historiaren barruan dauden 25 lan baino gehiagoren garapenean parte hartu du.

“Guretzat ohore handia da Tim Fun & Serious sarien galan egotea, eta ziur gaude hau hasiera baino ez dela. Aurten Fun & Serious Game Festival jaialdiaren 5. edizioa dugu, eta oso jaialdi berezia prestatzen ari gara, sorpresa askorekin”, amaitu du Alfonso Gómezek, Jaialdiko zuzendariak.

Fun & Serious Game Festival jaialdiari buruz

Bilbon, azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean egingo den Fun & Serious Game Festival Europa osoko bideo-joko jaialdirik handiena da, eta dagoeneko erreferentzia-puntua bihurtu da industriaren barruan. Bere eginkizuna da bideo-jokoen ekoizle, zuzendari, artista eta garatzaileen lana aintzatestea eta bultzatzea, hitzaldiak, mahai-inguruak, networking eta enpresetarako nahiz publikoarentzako jarduerak barne hartzen dituen programa oso baten bidez. Jaialdiaren amaieran sari-banaketaren gala esklusiboa egiten da urtero, urteko bideo-jokorik onenen sariak banatzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke