Tele-laguntza prediktiboa adimen artifizialari esker

2016ko Urtarrila 05,

Sistema ikaskuntza automatikoko algoritmoetan oinarritzen da.

Ibermáticako i3B Berrikuntza Institutuak sistema berri bat garatu du, gai dena pertsonen portaera aztertzeko eta egoera arriskutsuak iragartzeko, adimen artifizialeko teknologiak erabiliz. Sistema automatizatu hori tele-laguntzan aplikatzen ari dira, pertsona nagusiei eta menpekoei ematen zaien arreta hobetzeko. Hala, aurrea hartu ahal izango zaie egoera arriskutsuei, esaterako, erorketei, osasun arazoei, edo ohikoak ez diren portaerei.

Ibermáticak sortutako konponbidea plataforma adimendun bat da, predikziozko analisi-algoritmo aurreratuetan oinarritzen dena. Sistemak aplikazio mugikorrak  eta etxean kokatutako hainbat sentsore erabiltzen ditu informazioa jasotzeko erabiltzailearen eguneroko jarduerari buruz. Ondoren, historial kliniko kodifikatuan oinarritutako osasunari buruzko informazio pertsonalizatuarekin osatzen dira bildutako datuak.

Hala, plataformak automatikoki ikasten ditu pertsona bakoitzaren ohiturak, eta gai da ezohiko egoerak edo erabiltzailearentzat arriskutsuak izan daitezkeenak detektatzeko. Halakorik gertatuz gero, sistemak denbora errealeko alarma bat bidaltzen dio familiari, zaintzaileari edo profesional medikoari, sasoiz esku har dezaten.

Une honetan plataforma probatzen ari dira Euskadiko hainbat ingurune errealetan, eta emaitzek diote %81etik gorako zehaztasuna duela ohitura arruntak detektatzean. Sistema hori arestian aurkeztu da WSEAS 2015 –World Scientific and Engineering Academy and Society- Nazioarteko Konferentzian, non Aitor Morenok (i3Bko Adimen Artifizialeko adituak) International Conference on Applied Informatics and Computering Theory konferentziaren 6. edizioan parte hartu baitu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke