Teknologia berriei esker jadanik gurera heldu den negozioa

2015ko Abendua 15,

spri_tics_jornada enpresa digitala invest
SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanera (ezkerraldean), ihardunaldian.

SPRI Taldearen jardunaldi batean negozio aukera berriak erakutsi dira eta EIKTen sektoreko enpresekin kontaktatu da aliantzak bilatzeko. Tomás Iriondok, Gaia klusterreko gerenteak, esan du iraultza digitalaren ondorio garrantzitsuena dela “ekoizleari hurbiltzea produktu edo zerbitzuaren erabilerari buruzko informazioa”.  Hurbilketa bat sortzen da gauzen erabileraren eta produktu eta zerbitzuen hornitzaileen artean”.

SPRI Taldeak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) antolatutako jardunaldi batean argi geratu da EIKT deitutako teknologia berriek (Elektronikako, Informazioko eta Komunikazioko Teknologiek) negozio aukera berri mordo bat eskaintzen dituztela.  Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean kokatutako Tecnalia enpresaren egoitzan astearte honetan egin den Enpresa Digitala Invest jardunaldiak EIKTen integrazioa bultzatu nahi izan du enpresen negozio prozesuetan. Topaketa multisektorial hori baliagarria izan da halaber jardunaldian parte hartu duten hogei bat enpresen arteko alde biko bilerak egiteko.

SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak ireki du ekitaldia, eta esan du etorkizunean EIKTek negozio berriak sortuko dituztela eta datozen egunetan Euskadik prest izango duela Agenda Digital berriaren zirriborroa.

Tomás Iriondok, Gaia klusterreko gerenteak, EIKTen sektoreak dakartzan konta ezin ahala aukerak erakutsi ditu, eta adierazi du iraultza digitalaren ondorio garrantzitsuena dela “ekoizleari hurbiltzea produktu edo zerbitzuaren erabilerari buruzko informazioa”.  Hurbilketa bat sortzen da gauzen erabileraren eta produktu eta zerbitzuen hornitzaileen artean”. Adibide bezala jarri ditu etxeko baskulak, hasieran pisua analogikoki neurtzeko egiten zirenak eta orain, teknologia berriekin, dietistek giza-osasuna hobetzeko erabiltzen dituztenak. “Produktu oso mekaniko bat saltzetik zerbitzu bihurtzera igaro gara, eta zerbitzu horrek balio erantsi handia sortzen du”.

Iriondok azpimarratu du EIKTak etengabe hazten ari direla Euskadin, krisiaren aurretik 3.200 milioi fakturatu zituztela eta, aurreikuspenen arabera, datorren urtean ere zifra hori erdietsiko dutela. Krisiak “EIKTen nazioartekotze estrategia” indartu du, eta espreski azpimarratu du sektore horretan “pertsonak direla ezinbesteko osagai bakarra”.

Aukeren adibide bezala, esan du orain herrialde garatuek berreskuratu egin nahi dutela aurreko hamarkadetan lan-kostu gutxiko herrialdeetara eraman zuten jarduera “eta teknologia txertatuz berreskuratu nahi dute. Aukera espazio bat dago informazioaren kudeaketan eta ezagutza digitalizatua behar dugu horretarako. Aliantzak bilatu behar dituzue. Batasunak indartsuagoak izaten eta urrunago joaten laguntzen digu”, gogoratu du.

Tecnaliako IKTen ezagutza arloko arduradun Guillermo Gilek adierazi duenez, teknologia berrien integrazioak “ez dauka eragina bakarrik produktuan, baizik eta baita ere egiteko moduan”. Enpresa industrialak enpresa digitalaren gero eta antz handiagoa izango du”, esan du. Produktuak orain konplexuagoak dira, “baina askoz gehiago integratzen dira erabiltzailearekin”. “Teknologia berriek produktuak produktu-zerbitzu sistema bihurtzen dituzte eta negozio eredua aldatzen dute”. Gilek adibidetzat jarri ditu hogei bat produktu erreal teknologia berriak txertatuta dituztenak.

Jardunaldian ezagutzera eman dira enpresa zenbaiten bidez  Euskadin martxan dauden lan eta negozio berri batzuk. Enpresa horien artean daude, adibidez, Sabbatic, merkatuan dauden gastu txartelen irakurketa digitalizatuak egiten dituena; Gistek, aseguruen sektorean; Weroi, aholkularitza digital bat urtebetean 50etik gora enpresarekin lan egiten duena; Interaktiba, onlineko marketinean diharduena; Comunicatu, helburutzat duena bezeroak eska  dezala produktua; Insima teknologia, segurtasun kopia zaindu eta eraginkorrak egiten dituena; Yas Fotografía, 360 graduko irudiak eskaintzen dituena, eta baita ere dronekin eginak; Hirudart, 3D-ko diseinu eta animazioan diharduena eta enpresei laguntzen diena beren produktu edo zerbitzuari aurkezpen bisual hobea ematen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke