SPRIk jardunaldi bat antolatu du Interneteko segurtasun juridikoari buruz

2015ko Abendua 23,

spri_tics_campanillas jorge
Jorge Campanillas.

Jorge Campanillasek, Interneteko segurtasun juridikoaren arloko adituak, protagonizatuko du SPRI Taldeak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) urtarrilaren 13rako gai horri buruz antolatu duen jardunaldia. Jardunaldi horretan azpimarratuko da zein garrantzitsua den ongi ezagutzea web proiektu guztietan eragina duten alderdi juridikoak, merkatuan ongi funtzionatu nahi bada.

Jardunaldi hori, batez ere praktikoa izango dena, Garaia Berrikuntza Gunean egingo da eta Interneteko segurtasun juridikoari buruzko alderdi garrantzitsuenak emango dira ezagutzera, bertaratuek araudi kontrol propioak egin ditzaten beren Interneteko proiektuetan eta hobeto bete ditzaten kontrol horiek bai negozioaren garapenean eta bai marketin digitalean.

Hitzaldi hori beraizik zuzendurik dago Interneteko proiektuak juridikoki egokitzeko alderdi juridiko praktikoak ezagutu nahi dituzten enpresei, garatzaileei, profesionalei eta erabiltzaile arruntei. Datu pertsonalen babesaz gain, baita ere aipatuko dira Interneteko estrategiaren barruan ikuskatu eta kontrolatu beharreko beste hainbat alderdi: hala nola, cookie-ak eta cookie-n inplementazioa, merkataritza elektronikoa, marketina, sare sozialak, e.a. Gainera, araudiak betetzeari buruzko “chechklist” bat ere egongo da.

Gaur egungo gizarte teknologikoan pribatutasuna funtsezko alderdia da, izan ere, lehen apenas kontuan hartzen ez zen alderdi izatetik erabakigarria izatera igaro baita enpresa, erakunde edo baita ere Estatu baten etorkizunerako.

Jorge Campanillasek, Iurismatica bulegoko abokatu fundatzaileak, hizpide izango du dropbox edo google app gisako zerbitzuen ustezko debekuak sortutako polemika, eta horrek sortutako iskanbila baretzeko Datuen Babeserako Espainiako Agentziak berak argitaratu zuen prentsa-ohar argigarria. “Ez da ezer debekatuko epai bidez. Baina akordio hori deuseztatu ondoren, araudira jo beharko dugu eta nola bete dezakegun aztertu, jada ez dugulako aterki babeslerik segurutzat jotzen zen herrialde batera nazioarteko datu transferentziak egiteko” adierazi du Campanillasek.

Adituaren arabera, gure araudiak dio nazioarteko datu transferentziak egiteko hiru aukera daudela: pertsonen baimen argia izatea, Datuen Babeserako Espainiako Agentziako zuzendariaren baimena izatea, edota BCR direlakoak eta antzeko tresnak erabiltzea. “Hau da, badaude konponbideak, nahiz eta neketsuak izan, eta horien bidez posible izango dugu AEBetan kokatuta dauden enpresen zerbitzuak eta zerbitzariak erabiltzea”.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke