Smart Garbage, IoT eta Big Data zaborren kudeaketa eraginkorrari aplikatuta

2015ko Urria 21,

spri_tics_SmartGarbageBilbomatica
Smart Garbage, hondakinen bilketa optimizaturako sistema adimenduna.

Bilbomáticak, Deusto Research-ek eta I-ingeniak Smart Garbage proiektua abiarazi dute. Hiriko hondakin bilketa optimizatzeko ikerketa bat da, eta Gauzen Interneta eta Big Data erabiltzen dituzte hondakinen erabilpena, jasotze-denbora eta CO2 isuriak murrizteko.

Frank Guijarrok, Smart Garbage proiektuak Bilbomátican duen arduradunak azaldu bezala, “ingurumen adimenari buruzko proiektu bat da, hondakin bilketari aplikatua eta edukiontzien pisua eta bolumena kontrolatzen dituena”. Ekimen horrek RFID teknologia erabiltzen du eta informazioa biltzen eta aztertzen duen plataforma integratu bat garatu du, hondakinak biltzeko modu eraginkorragoak diseinatzeko.

Proiektua industriaren sektorera zuzenduta dago, aukera emango baitu bildutako informazioari esker hondakinak biltzeko ibilbideak hobetzeko, baina, horrez gain, hiritarrentzako zerbitzua ere hobetuko da, posible izango delako hondakinak biltzeko sistemak nola erabiltzen dituzten aztertzea. “Ikerketaren balio erantsi interesgarriena hiritarrentzat izango da” azaldu du Frank Guijarrok, “izan ere, RFID txartelak erabiliz edukiontzietan birziklatzen den zaborra erregistratu ahal izango da, eta aukera egon liteke horren araberako deskontuak lortzeko”.

Ikerketako lantaldeak hondakinak erregistratzeko sistema elektronikoak erabiltzen dituzten Estatuko eta nazioarteko antzeko konponbideak aztertu ditu, esaterako MOBA-ISE Mobile automation enpresak garatutakoa edo hondakin industrialen kudeaketarako artRFID enpresaren konponbidea.

Smart Garbage ekimenak proiektu pilotu bat garatu du, zeinaren bidez edukiontziak monitorizatzeko software berri bat probatu baitute. Proiektua aztertu ondoren, lantaldeak pilotu berriak egin nahi ditu sistema sendotzeko, eta etorkizunean hiritarren artean merkaturatu ahal izateko. Smart Garbage proiektuak Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez Gaitek programaren barruan) eta Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsaren finantzaketa jaso du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke