Satelite bidezko posizionamendua burdinbideetako garraioaren eraginkortasuna hobetzeko

2016ko Otsaila 16,

CEIT-IK4-ren irudia.

CEIT-IK4 ingeniaritza-taldea ERTMS on Satellite proiektuan dabil lanean. Europa mailako ikerketa bat da eta bere helburua da satelite bidezko posizionamenduko teknologiak aplikatzea burdinbide-lineetan. Proiektu horren bidez EGNSSn (European Global Navigation Satellite System) oinarritutako laguntzarako sistema adimendun bat garatuko dute, zeinari esker onlineko jarraipena egingo baitzaie trenei, joan-etorrien segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

ERTMS on Satellite proiektua H2020 programa europarraren barruan dago, eta partaide ditu Danimarka, Frantzia eta Italiako ikerketa zentroak, enpresa teknologikoak eta burdinbideetako organismoak. 5,5 milioi euroko aurrekontua du eta 24 hilabeteko iraupena, beraz, 2017ko urtarrilean amaituko da.

Ikerketaren asmoa da Europako nabigazio sistema aprobetxatzea, burdinbideen sektoreko lehiakortasuna bultzatzeko eta berrikuntza sustatzeko. Horretarako, sinergiak bultzatuko dira industria espazialaren, burdinbideetako industriaren eta Europako ikerketa komunitatearen artean. Proiektuak helburu nagusi bat du: ikustea EGNSS gai den ERTMSrako (Europako burdinbideetako trafikoaren kudeaketa sistema) seinale- eta segurtasun-aplikazio eraginkorrak eskaintzeko, konponbideak probatuz linea pilotu batean.  Emaitza horiekin aurrerapen garrantzitsuak lortu nahi dira tren bidezko garraioaren tokiko eta eskualde-mailako linea operatzaileentzat, kontuan izanik Europako joan-etorri guztien %50 direla.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke