Robotika eta bideojokoen programazioa adin guztietarako Gabonetan

2015ko Abendua 14,

CampTecnológico-k teknologia hezigarriari buruzko dozena bat tailer baino gehiago antolatzen ditu.

Gabonetako oporrak aukera ona izan litezke haurrak eta nerabeak programazioaren eta sorkuntza digitalaren munduan sartzeko eta teknologien, zientziaren eta ingeniaritzaren alderako interesa pizteko modu dibertigarri batean. CampTecnológico proiektuak Gabonetako kanpamenduen edizio berri bat plazaratu du, 5-17 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako tailerren programa zabal batekin. Tailer horiek arlo hauetara zuzenduta daude: robotika, bideojokoen sorkuntza, elektronika eta fabrikazio digitala 3D.

Aurten, CampTecnológico ekimenak hainbat tailer antolatuko ditu Euskadin, Nafarroan, Kantabrian, Madrilen eta Katalunian, eta EAEren kasuan, jarduerak antolatuko dira 7 euskal udalerri hauetan: Donostia, Gasteiz, Bilbo, Durango, Elgoibar, Irun eta Arrasate. Programak dozena bat jarduera baino gehiago barne hartzen ditu: tailer espresak txikienak teknologien munduan sartzeko, eta baita ere nerabeentzako ikastaroak beren mundu birtualak sor ditzaten edo beren robota programatzen ikas dezaten.

Adinaren arabera antolatu dira, esaterako, Kids & Tech tailerra, non parte-hartzaileek aukera izango baitute  tableta batetik robotak kontrolatzeko eta errealitate handituaren munduan sartzeko, edo Gabonak Tech, Gabonetako dekorazio interaktiboak sortzeko, elektronikako eta programazioko hastapenak ikasiz. Eskaintzaren barruan daude baita ere robotikako tailerrak Lego WEDOrekin, bideojokoen programazioa  Scratch, Tynker eta Unity 3D erabiliz, diseinu digitala eta 3D inprimaketa.

 CampTecnológico proiektua Bilbon sortu zen 2011n haurrei teknologiaren eta zientziaren alderako interesa pizteko txiki-txikitatik. Azken 4 urteetan ekimena beste hiri askotara zabaldu da eta 2015ean 30 egoitzatan antolatu dira tailerrak, 3.000tik gora gazteren parte-hartzearekin. Hona hemen CampTeconológico Gabonetako kanpamenduaren laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Spriren bitartez, Bilboko Udala, Innobasque, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke